DBZ-k HCD Facility Tool proiektua jarri du martxan

Atzera

DBZ-k HCD Facility Tool proiektua jarri du martxan

PROIEKTUA

DBZ-k HCD Facility Tool proiektua jarri du martxan

HCD FACILITY TOOL proiektuak erraztuko die Pertsonatan Zentraturiko Diseinu (HCD) metodologiak ikastea Gipuzkoako enpresei optimizatu eta berritu ditzaten produktu/zerbitzuen merkaturatze prozesuak

2019·12·03

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroak (DBZ) abian jarriko du HCD FACILITY TOOL proiektua (Pertsonatan Zentraturiko Diseinu metodologien, HCDen, ikasketa). Proiektua finantzatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamenduaren Lehiakortasun Ehunaren, Iraunkortasunaren eta Gipuzkoako enpresa ehunaren indartzea sustatzeko programak.

Proiektuaren helburu nagusia da Pertsonatan Oinarritutako Diseinua (HCD) txertatzea erakundeetan HCD Facility Tool plataformaren bidez. Honek ahalbidetzen die Gipuzkoako enpresei Pertsonatan Oinarritutako Diseinuaren (HCD) funtsa eta metodoak auto-ikastea. HCD Facility Toolek lagunduko du produktu eta zerbitzuen merkaturatze prozesuak optimizatzen eta berrikuntzak egiten.

HCDak enpresei hobetzen laguntzen dien kontutan hartzen direlako pertsonen beharrak, baina  erakundeak egunerokoan hainbat oztopoak izaten ditu hauek aplikatzeko:

  • Ez dago ezagutzarik HCDari buruz, ezta bera aplikatzeak soluzio berritzaileak ekar ditzakela, edota erakunde eta enpresen arazoak konpondu ditzakeela ere. 
  • Aditua ez den pertsonak ez ditu ezagutzen arazo bat konpontzeko dauden metodologia desberdinak.
  • Ez dago metodoak nola aplikatu azalduko duen informazio biltegirik.

Proiektu honi esker soluzioa emango zaie azalduriko arazoei.