Enplegatuak prestatzeko eta haien trebetasunak sustatzeko ikastaroak, Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak %100ean diruz lagunduak

Atzera

Enplegatuak prestatzeko eta haien trebetasunak sustatzeko ikastaroak, Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak %100ean diruz lagunduak

KURTSOAK

Enplegatuak prestatzeko eta haien trebetasunak sustatzeko ikastaroak, Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak %100ean diruz lagunduak

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak hainbat ikastaro berri martxan jarriko ditu datozen hilabeteetan

2021·04·15

$titulo.getData()


Profesionalen prestakuntza funtsezko elementu bihurtu da enpresen lehiakortasuna hobetzeko. Testuinguru horretan, Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak euskal enpresetako langileen konpetentziak eta trebetasunak hobetzen laguntzen duten ikastaro laburrak ematea sustatzen dute, ikastaro horien %100a diruz lagunduz.

2021-2022 aldirako, Mondragon Goi Eskola Politeknikoari mota horretako 70 ikastaro baino gehiago ematea onartu zaio. Ikastaroek hainbat gairi helduko diete, hala nola hauei: programazioa, elektronika, mekanika, fabrikazio-prozesuak, marrazketa, IKTak, digitalizazioa, produktuaren garapena, logistika, industria-antolamendua, pertsonak eta kudeaketa.

Bizi dugun salbuespenezko ziurgabetasun egoera dela eta, lehen aldiz, Lanbidek aukera ematen du plazen %30a eremu berri batean prestatu eta espezializatu nahi duten langabetuek betetzea. EAEko langile guztiek parte hartu ahal izango dute diruz lagundutako ekintzetan.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP) gure azpiegiturak (gelak nahiz laborategiak) eta gure ikaskuntza-metodoak egokitu ditugu ikastaroa segurtasun osoz egin ahal izateko. Lehenik eta behin, lasaitasuna eta konfiantza helarazi nahi dizkizuegu gure instalazioetara etortzean.

Irekita dago izena emateko epea.

 

Programazioa eta Elektronika

Mekanika, Fabrikazio prozesuak eta marrazkia

IKTak eta Digitalizazioa

Produktu/zerbitzu garapena, logistika eta industriako antolaketa

Kudeaketa eta pertsonak

 

Informazio gehiago edukitzeko idatzi cursosingenieria@mondragon.edu edo Tel: +34 647 504 100 telefono zenbakira deitu.