Adimen artifiziala eta ikuspen artifizialari buruzko ikastaroak profesionalentzat

Atzera

Adimen artifiziala eta ikuspen artifizialari buruzko ikastaroak profesionalentzat

KURTSOAK

Adimen artifiziala eta ikuspen artifizialari buruzko ikastaroak profesionalentzat

Spri Taldeak Adimen Artifizialari buruzko eta Deep Learning bidezko Ikuspen Artifizialari buruzko ikastaroak antolatu ditu bere Garaia Enpresa Digitala eta Bizkaia Enpresa Digitala egoitzetarako, eta Mondragon Unibertsitateak ikastaro berri horietan saioak emango ditu.

2020·11·06

$titulo.getData()


Edozein jarduera sektoretan Ikuspen Aritifizialaren testuinguru espezifikoari lotuta, kasu batean, edo Adimen Artifiziala manufaktura prozesuetan duen aplikazioari lotuta, bestean, egun dauden arazoei heltzeko behar diren ezagutzak eskuratu nahi dituzten teknikari profesionalei zuzendutako ikastaroen lehen edizioak dira.

Ikastaroak EAEn kokatuta dauden enpresetako langileei zuzenduta daude, eta tokiko industri ehunean fabrikazio aurreratua eta 4.0 industria sustatzeko estrategiaren barruan sartzen dira. Ikastaroak modu presentzialean edo online emango dira, osasun gomendioen arabera.

Ikuspen Artifiziala eremu zientifikoan eta teknikoan gero eta interes handiagoa pizten ari den diziplina da, eta bere helburua da izaera desberdineko irudietatik abiatuta informazioa ateratzea. Gaur egun, oso arlo desberdinetan aplikatzen da, hala nola robotikan, teledetekzioan, irudi medikoan, kalitate kontrolean eta, oro har, lekuzko eta denborazko ezaugarri aipagarriak dituen edozein datu motaren analisian. Ikuspen artifizialerako ikaskuntza automatikoko tekniken bilakaerak eta sare neuronaletan oinarritutako teknikek –Deep Learning, esaterako– inoiz ez bezalako emaitzak lortzea ahalbidetu dute, ikuspen artifizialeko ohiko arazoetan.

Ikuspen artifizialari buruzko ikastaroa 33 ordukoa da, eta Mondragon Unibertsitateko langileek emango dute oso-osorik, zehazki robotika eta automatizazioko arloko kideek.

Adimen Artifizialak, berriz, ekoizpen prozesuetan sor daitezkeen arazoak edo hutsegiteak antzematen uzten digu, gizakiek egingo luketen modu berean. Bilakaera digitalak ahalbidetu du industriak bere ekoizpen prozesu osoari buruzko datuak azkar eta automatikoki eskuratzea; hurrengo urratsa da sistemak berak antzematea prozesuko hutsegiteak eta sistemak berak identifikatu ahal izatea kalitate kontrola igaroko ez duten piezak. Machine Learninga izango da hutsegite horiek automatikoki antzematen utziko duen formula.

Mondragon Ubibertsitateak gidatuta diseinatu eta eman da Adimen Artifizialari buruzko ikastaroa, eta horretan Mondragon Unibertsitateak hainbat ikerketa zentroren laguntza eduki du, hala nola Teknaliarena, Ikerlanena eta Vicomtechena. Ikastaroak 60 klase ordu ditu, asteko bi saiotan banatuta, eta abenduan amaituko da.

Spri Taldeak aurreikusita dauka datozen hiletan ikastaro beraren beste edizio batzuk egitea, bere parke edo egoitza guztietan.

Norbait etorkizunean egingo diren edizio horietaz interesatuta badago ikataroaren koordinatzaile Beatriz Laskurainekin jarri daiteke harremanetan (blaskurain@mondragon.edu).