Lanbideko doako ikastaroen informazio saioa, langabetuentzako zuzendua

Atzera

Lanbideko doako ikastaroen informazio saioa, langabetuentzako zuzendua

SAIOA

Lanbideko doako ikastaroen informazio saioa, langabetuentzako zuzendua

Saioa otsailaren 10ean Mondragon Goi Eskola Politeknikoan izango da. Bertan ikastaroen informazioa eskainiko zaie interesa duten pertsona guztiei.

2021·02·01

$titulo.getData()


Lanbidek hamar ikastaro baino gehiagoren kudeaketa esleitu dio Mondragon Goi Eskola Politeknikoari, datozen bi urteetan eskualdeko profesionalak birkualifikatzeko. Lankidetza esparru horren barruan, Eskola Politeknikoak hainbat ikastaro jarriko ditu martxan 2021eko otsailetik uztailera arte profesionalen birkualifikazioa eta laneratze aukerak sustatzeko helburuz.

Ikastaro hauetan interesatuta dauden pertsonentzako informazio saio bat antolatu da otsailaren 10ean, 15:00etatik 17:00etara, Iturripeko campusean (Loramendi kalea 4, Arrasate). Saioa aurrez aurre zein online jarraitu ahal izango da. Parte hartu nahi duenak jakinarazpena bidali beharko du ondorengo emailera cursosingenieria@mondragon.edu modalitatea adieraziz edo hurrengoko inprimakian izena eman:

Eman izena informazio saioan

Langileen salbuespenezko ziurgabetasun egoera dela eta, lehen aldiz, Lanbidek aukera ematen du lanpostuen %30 eremu berri batean prestatu eta espezializatu nahi duten langileek betetzeko, enplegagarritasun-gaitasunak handitzeko. Lanaldiaren herena baino gutxiagoko kontratu partziala duten pertsonek ere eman ahal izango dute izena. Aipatutako kasuetarako, ezinbestekoa izango da erantzukizun profesionalak eskoletara joatearekin bateragarri egitea. EAEko langile guztiek parte hartu ahal izango dute diruz lagundutako ekintzetan.

Ikastaro guztiak astelehenetik ostiralera izango dira, aurrez aurreko modalitatean eta guztiek dute praktiketako egonaldia enpresa.

Laster abian jarriko diren ikastaroak ondorengoak dira:

 

Diruz lagundutako ikastaro guztien zerrenda kontsultatu.

Informazio gehiago edukitzeko idatzi cursosingenieria@mondragon.edu edo +34 664 265 068 telefono zenbakira deitu.