Pertsona, proiektu eta operazioen kudeaketari buruzko udako ikastaroa

Atzealdea

Pertsona, proiektu eta operazioen kudeaketari buruzko udako ikastaroa

UDAKO IKASTAROA

Pertsona, proiektu eta operazioen kudeaketari buruzko udako ikastaroa

3 modulu ditu eta bakoitza uztaileko asteazken batean emango da. Hiru moduluak edo bakarren bat egiteko aukera dago

2025·05·30

$titulo.getData()


Udako ikastaro bat aukera ona da egungo lan sistemaren inguruan hausnartu eta eta datorren ikasturteari begira hobetzeko teknikak ikasteko. Gainera, praktika eta simulazioen bidez egingo dugu, modu praktiko eta entretenigarrian. Ez galdu aukera!

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak antolatutako udako ikastaro honen helburua da profesionalek ikastea antolakuntza-sistema eragile bat hobeto diseinatzen, epe labur eta luzeko kudeaketa irizpideak hobeto aplikatzen, erabakiek pertsonen ongizatean duten eragina ebaluatzen, proiektuak gauzatzeko epea murrizten… Horrez gain, taldeko edo inplikatutako arloetako pertsonen arteko koordinazioa nola hobetu, ziklo denborak eta eragiketen aldakortasuna nola murriztu eta emaitzak hobetzen nola lagundu ere landuko da.

Laburbilduz, nola lagundu produktibitatea eta pertsonen, proiektuen eta eragiketen kudeaketa hobetzen. Udako ikastaro osoak 3 modulu ditu, baina banaka ere egin daitezke.

Ikastaro osoa:

1. modulua: ERAGIKETEN KUDEAKETA. LEAN GELA. (Uztailak 2, asteazkena - 09:00-13:00)

  • 1. simulazioa: Sortakako kudeaketa
  • 2. simulazioa: Kanban, fluxu unitarioa, kudeaketa bisuala eta Poka Yokes

2. modulua: MULTITAREAREN KUDEAKETA KANBANEKIN (Uztailak 9, asteazkena - 09:00-13:00)

  • 1. simulazioa: Lan-fluxuaren kudeaketa ohiko praktikekin
  • Kanban sistema baten diseinua
  • Kanbaneko praktikak
  • 2. simulazioa: Lan-fluxuaren kudeaketa Kanban praktikekin

3. modulua: KUDEAKETA OPERATIBOA FLEKSOREKIN (Uztailak 16, asteazkena - 09:00-13:00)

  • FlekSO eredua
  • Simulazioak:
    • Nola biziraun testuinguru konplexuan
    • Errentagarritasun eta emaitzen bila
    • Jasangarritasun integrala