Irekita matrikula Neuroheziketa Fisikoa ikastaro trinkoan

Atzealdea

Irekita matrikula Neuroheziketa Fisikoa ikastaro trinkoan

IKASTARO TRINKOA

Irekita matrikula Neuroheziketa Fisikoa ikastaro trinkoan

Irene Pellicer adituak emango du ikastaroa eta egingo da maiatzaren 11n eta 12an Aretxabaletako campusean.

2018·04·23

$titulo.getData()


Athlon eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatuta, maiatzaren 11 eta 12an egingo da Neuroheziketa Fisikoa: oinarritua eta bizipenetan kokatua ikastaro trinkoa Aretxabaletako campusean.

 

Ikastaroko irakaslea izango da Irene Pellicer Gorputz Hezkuntzako irakaslea Hezkuntza Fisiko emozionala eta Neuroheziketa Fisikoan aditua.

 

Ikastaroa zuzenduta dago Heziketa Fisikoko irakasleei eta neurozientziaren ekarpenetan interesa duten ekintza motorren esparruko pertsonei. Saioak izango dira, ostiralean, maiatzak 11, 15:00etatik 20:00etara eta, larunbatean, maiatzak 12, 09:00etatik 14:00etara.

 

Plaza mugatuak daude, eta matrikula irekita egongo da maiatzaren 8ra arte.