Ekintzailetza kooperatiboa - Mondagon City Challenge laugarren edizioaren aurkezpena
Ekintzailetza kooperatiboa - Mondagon City Challenge laugarren edizioaren aurkezpena
Ekintzailetza kooperatiboa - Mondagon City Challenge laugarren edizioaren aurkezpena
Ekintzailetza kooperatiboko nazioarteko txapelketa honek enprea-kudeaketako gaitasunak garatzea eta zortzi hilabeteko epean kooperatiba-negozio eredu bat baliozkotzeko gaitasuna lantzea du helburu.

Gaur, irailaren 29an, Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Txapelketaren laugarren edizioa aurkeztu da Kulturaten.
Txapelketa hau, Mondragon Unibertsitateak, MONDRAGONek, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak, Konfekoopek, Arrasateko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak eta El Diario Vascok antolatzen dute.
Prozesuan zehar, honako enpresa hauek arituko dira erakunde mentore gisa: Eroski, Danobat Group, Rural Kutxa, Erreka, Laboral Kutxa, Fagor Electrónica, Fagor Healthcare, Onnera Group eta Lana.
Halaber, honako erakunde hauek ere laguntzaile dira: Asekoop, Saiolan, Leartibai Fundazioa, Arizmendiarretaren Lagunak, Garaia eta Coop Aliantza Kooperatibo Internazionala.
Mondragon City Challenge mundu osoko ikastetxe publiko, pribatu eta itunpekoetako batxilergoko, erdi-mailako eta goi-mailako lanbide haziketako nahiz unibertsiateko ikasleei zuzenduta dago. Bere helburua da ekintzailetza kooperatiboarekin lotutako jokabideak sustatzea eta gazteak kooperatiba eredura hurbiltzea, antzeko eredu batean oinarritutako enprea-proiektuak garatuz.
Txapelketa bi kategoriatan banatzen da:
- 16-18 urte bitarteko kategoria
- 19-24 urte bitarteko kategoria
Proiektuetan landu beharreko gaiak honako hauek dira:
- Erronka Teknologiko-Digitala
- Osasun eta Gizarte Erronka
- Energia eta Klima Erronka
Parte-hartzaileek ASEKOOP (Kooperatibismoan adituak diren aholkulari seniorrak) eta Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko kideen tutoretza izango dute.
Txapelketan izena emateko epea 2026ko irailaren 17an ireki zen eta urriaren 25era arte egongo da zabalik. Oinarriak Mondragon City Challenge webgunean kontsulta daitezke.
Parte hartu!
