Banaketa kontziente eta iraunkorrerako irtenbideak sortzen: Koiki, Leinn eta Fundación Emplea

Atzealdea

Banaketa kontziente eta iraunkorrerako irtenbideak sortzen: Koiki, Leinn eta Fundación Emplea

LEINN

Banaketa kontziente eta iraunkorrerako irtenbideak sortzen: Koiki, Leinn eta Fundación Emplea

Leinnerrek beren potentzial guztia irauli dute Koiki-ren bi erronka estrategiko konpontzeko, banaketa jasangarriaren antolaketan eta gizarteratzearen inguruan

2022·03·02

$titulo.getData()


Gizarte Berrikuntzari eskainitako hilabetearen barruan, Irungo laborategian, Mondragon Team Academyk, Emplea Fundazioko taldearekin eta Koikirekin batera, jardunaldi bat antolatu zuen, problematika ulertzeko eta azken miliako banaketaren eta gizarteratzearen inguruan irtenbide posibleak sortzeko.

LEINNeko laborategietako 70 ekintzailek bertatik bertara ezagutu zuten Koiki enpresaren kasua: gaur egun Espainiako 18 probintziatan dago, 60 mikrozentro aktibo ditu auzo mailan eta beste 100 martxan jartzeko zain daude. Horiek guztiek CO2 gabeko eta enplegu iraunkorreko ibilbideak sortzen dituzte gizarte-bazterketako arriskuan dauden kolektiboentzat.

Enpresa eta haren konponbideak sakonago ezagutu ondoren, jarduera-eremu eta merkatu berriak ulertzearekin lotutako bi erronka estrategiko planteatu ziren (tokiko merkataritzaren lehiakortasuna hobetzea eta mendekotasuna duten pertsonentzako zerbitzu berriak sortzea).

Leinnerrek, lantalde mistoetan antolatuta (lab eta urte desberdinetakoak), ahalik eta irtenbiderik onenak planteatzen lagundu zuten. Hala ere, ekitaldiaren testuinguruan, lehiakortasun osasuntsua sustatu zen proiektu-taldearentzat, 3 ordutan konponbiderik onena planteatzeko gai izan zitezen.

Ideien gaitasun hori, Timiakatemia Finlandiatik jasotako metodologian, Birth Giving izenekoan kokatzen da, ezagutza berria argitzeko metafora sokratikotik edanez. Saria 500 €-koa izan zen, eta enpresari irtenbidea ezartzen laguntzeko aukera ematen zion.

Taldean lan egiteko giro bikaina sortu zen Irungo Lab -ean. 70 leinner baino gehiagok parte hartu zuten, eta tokiko merkataritzaren lehiakortasuna hobetzeko eta mendekotasuna duten pertsonentzako zerbitzu berriak sortzeko erronkei erantzuten aritu ziren.

Talde irabazlea Mirari, Omma ekipokoa (MTA Irun Lab), Carlo, Gamma ekipokoa (MTA Irun Lab) eta Pablo, Hagalaz ekipokoa (MTA Bilbao Lab) izan ziren, eta ostalaritza-establezimenduetatik baztertuta dauden egonera oneko elikagaiak, Koiki-ren zerbitzuen bidez banatzea proposatu zuten, dagoeneko ildo horretan lan egiten duten app-ekin lankidetzan. Gainerako taldeek ere konponbide oso interesgarriak proposatu zituzten, hala nola 3. adineko pertsonei laguntzeko telefono-linea bat sortzea, edo oso ondo baloratutako zero kilometroko produktuak erosteko plataforma bat.

Epaimahaia honako hauek osatu zuten: Nerea Ortizen, Koiki Zentroen Sareko arduraduna; Unai Andueza, Gipuzkoako Foru Aldundiko proiektu estrategikoen zuzendaria; Jon Zamora, Emplea Fundazioko CEOa; eta Liher Pillado, Irungo laborategiko LEINN graduko team coach-a. Gainera, gizarte-berrikuntzaren inguruko proiektuak eta interesak dituzten erakundeetako ordezkariek parte hartu zuten, hala nola Sutargi, Peñascal, Irun Ekintza eta Irungo tokiko merkataritzaren elkartea.

Emplea Fundazioko taldeak gidatu eta dinamizatu zuen jardunaldia, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako proiektu baten barruan.


Posible egin zuten parte-hartzaile eta erakunde guztiei: mila esker!


Egin genuen bideoa eta argazkiak ikusi nahi badituzue:

Bideoa: LEINN BirthGiving – Erronka KOIOKI: https://youtu.be/QdReggvP3wA

Argazkiak: https://www.flickr.com/photos/enpresagintza/albums/72177720296422736