Online hitzaldia: Datuen kooperatibak

Atzera

Online hitzaldia: Datuen kooperatibak

Online Hitzaldia

Online hitzaldia: Datuen kooperatibak

Hitzaldian datuen kooperatibak zer diren eta zertarako balio duten azalduko da

2021·04·13

$titulo.getData()


Antolatzaileak Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea eta La Lagunako Unibertsitateko Gizarte eta Kooperatibismoko Ekonomiako Cajasiete Katedra dira. Hitzaldia gizarte-ekonomiaren eta kooperatibismoaren berrikuntzari buruzko zikloari dagokio, Gizarte Ekonomiaren II. Unibertsitate Astea dela eta.

Julen Iturbe-Ormaetxe doktoreak azalduko du horrelako kooperatibak zer diren eta zertarako balio duten gure mundu honetan, non datuak funtsezko lehengai bilakatu zaizkigun. Zergatik izan daiteke datuen kooperatibismoa teknologia-enpresa erraldoien ordezko aukera?  

Hitzaldia online izango da. Hitzaldia bideohitzaldi baten bidez egingo da eta bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte, bai hitzaldia garatu bitartean, bai galderen txandan. Ondoren, erabilitako materialak jarriko dira bertaratutakoen eskura eta gogobetetasuna ebaluatzeko galdetegi bat ere bidaliko zaie.

Kontsultatu programa eta eman izena hemen.