Online hitzaldia: Plataforma-kooperatibak

Atzealdea

Online hitzaldia: Plataforma-kooperatibak

Online Hitzaldiak

Online hitzaldia: Plataforma-kooperatibak

Hitzaldia asteazken hontan ekainak 23an, arratsaldeko 17etan izango da

2021·06·21

$titulo.getData()


Jose Mari Luzarraga doktorearen, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko irakasle eta ikertzailearen, eskutik jakingo dugu zer eta zertarako diren plataforma-kooperatibak, lan kooperatiboaren inguruko proposamen berriak etengabe sortzen diren gure mundu honetan. Zergatik dira plataforma-kooperatibak aukera baliagarria, ekonomia kolaboratzailearen ohiko ereduen artetik?

Antolatzaileak Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea eta La Lagunako Unibertsitateko Gizarte eta Kooperatibismoko Ekonomiako Cajasiete Katedra dira. Hitzaldia gizarte-ekonomiaren eta kooperatibismoaren berrikuntzari buruzko zikloari dagokio,  Gizarte Ekonomiaren II. Unibertsitate Astea dela eta.

Hitzaldia online izango da. Mintegia bideohitzaldi baten bidez egingo da eta bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte, bai hitzaldia garatu bitartean, bai galderen txandan. Ondoren, erabilitako materialak jarriko dira bertaratutakoen eskura eta gogobetetasuna ebaluatzeko galdetegi bat ere bidaliko zaie.

Kontsultatu programa eta eman izena hemen.