Ekonomia Sozialeko Elkarteen Naizarteko Konferentzia 2026
Ekonomia Sozialeko Elkarteen Naizarteko Konferentzia 2026
Ekonomia Sozialeko Elkarteen Naizarteko Konferentzia 2026
Mondragon Unibertsitateak antolatu du 2026ko IAFEP Konferentzia

Gero eta gutxiago falta da IAFEP 2026 konferentziarako.
Uztailaren 8tik 10era bitartean, Oñatiko campusean ospatuko da 2026ko "International Association for the Economics of Participation" delakoaren konferentzia, aurten Mondragon Unibertsitateak antolatuta.
Ekonomiaren Parte-hartzearen Nazioarteko Elkarteak (IAFEP) erakunde demokratiko eta parte-hartzaileen ekonomia aztertzen diharduten ikertzaileak biltzen ditu, hala nola langileek kudeatutako enpresak, kooperatibak eta langileen partaidetza zabala duten enpresak, mozkin-banaketa eta langileen parte-hartze sistemak, baita irabazi-asmorik gabeko erakunde demokratikoak eta komunitate- zein gizarte-enpresak ere.
Bi urtetik behin egiten diren konferentzia hauek naizioarteko foro bat eskaintzen dute parte-hartzearen ekonomiari buruzko egungo ikerketak aurkeztu eta eztabaidatzeko.
Konferentzia honetara entzule gisa joan nahi duten guztientzat, izena emateko epea uztailaren 1era arte egongo da zabalik.
IAFEP 2026 Konferentziari buruzko informazio guztia, webgune ofizialean dago.
