Zabalik daude Mondragon Goi Eskola Politeknikoko industria/teknologiako ekintzailetza lehiaketetan izena emateko epeak

Atzealdea

Zabalik daude Mondragon Goi Eskola Politeknikoko industria/teknologiako ekintzailetza lehiaketetan izena emateko epeak

LEHIAKETA

Zabalik daude Mondragon Goi Eskola Politeknikoko industria/teknologiako ekintzailetza lehiaketetan izena emateko epeak

MGEPeko ikasleek 2021-2022 ikasturteko lehen Technopreneurship lehiaketan (TPS Start) parte hartzeko aukera dute. Lehiaketa horretan, sari ekonomikoa emango zaie oinarri teknologikoko negozio ideia berritzaile onenei.

2021·10·01

$titulo.getData()


Mondragon Goi Eskola Politeknikoak sustatutako ekintzailetza lehiaketetan izena emateko epea zabalik dago. Eskolako lanak (PBL), atzerriko enpresa arrakastatsuak inspirazio iturritzat hartzea edo teknologian oinarritutako negozio ideia berriak sortzea finalerako aukera aztertzeko eta han lehiatzeko oinarri izango dira.

Ekintzailetza teknologikoaren hastapenarekin lotutako TPS Start lehiaketa hau, hain zuzen, maila guztietako lanbide heziketako, graduko eta masterreko ikasleentzat, doktoretzetako ikasleentzat eta Alumni komunitatearentzat da. Banaka zein taldean parte har daiteke. 3 proiektu onenek eta pitch gehien jasotako proiektuak irabaziko dituzte sari ekonomikoak.

Informazio garrantzitsua:

Lehiaketetan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da galdera sortaren bidez izena ematea urriaren 1etik 15era bitartean. 15a izango da, beraz, mudle plataformaren bidez dokumentazioa aurkezteko azken eguna (izena eman ondoren, parte hartzaileen plataforman agertuko da).

Lehiaketaren oinarriak irakurri beharko dira, bertan adierazten baitira izena emateko baldintzak, aurkeztu beharreko dokumentazioa, etab.

Daten eta mugarrien laburpena

  • Urriak 1: Izena emateko epea irekiko da.
  • Urriak 15: Izena emateko epea itxiko da, eta dokumentazioa aurkezteko azken eguna izango da.
  • Urriak 22: Proiektu finalisten berri emango da.
  • Urriak 29: Finala.

 

1090x560

Laguntzaileak

195x100

195x100

195x100

195x100

195x100