2017-2018 kurtsoko emateak

Atzera

LAY2FORM proiektuaren ematea

EMAKIDA

LAY2FORM proiektuaren ematea

2019·05·22

$titulo.getData()


Europar Batzordeak LAY2FORM, Efficient Material Hybridization by Unconventional Layup and Forming of Metals and Composites for Fabrication of Multifunctional Structures proiektua finantziatu du, H2020-IND-CE-2016-17 deialdiaren barruan, 768710 erreferentziarekin.

 

Web orria

Informazio orokorra

  •  Hasiera eta amaiera datak: 2017ko urriak 1 - 2021ko irailak 30
  •  Onartutako aurrekontua guztira eta EBren diru-laguntza: 4.931.303,75 € eta 4.931.294,75 €
  •  Proiektua koordinatzen duen enpresa: INEGI - INSTITUTO DE CIENCIA E INOVACAO EM ENGENHARIA MECANICA E ENGENHARIA INDUSTRIAL (Portugal)

Helburua

LAY2FORMi esker, ondoko oinarriak dituen eta kostu-etekin erlazio oneko eta etapa anitzeko plataforma berria sortuko da: makineria malgua, automatizazio kognitiboa, inline monitorizazio eta ikuskapena, simulazioa eta modelatzea. Horrela, konpositeetan oinarritutako prozesuetan ezohiko teknologiak modu eraginkorrean txertatu ahal izango dira, hala nola, laserra eta ultrasoinuak, xingolaztaketa (Tape-Laying) eta berotan konformaketa, geruza meheko metalekin eta matrize termoplastikodun material konpositeekin erabilera anitzeko 3D-ko pieza hibridoak produzitu ahal izateko. Muturretik muturrerako ingeniaritzaren ikuspegia esparrutzat hartuz, LAY2FORMek diseinatzeko eta fabrikatzeko zikloaren denbora murriztuko du eta fidagarritasuna hobetu, hala nola, potentzial handia eskainiko du, epe ertainean, konposite hibridozko metalezko pieza konplexu eta korapilatsuen fabrikazioaren kostua oso lehiakor bihurtuz. LAY2FORM fabrikazio sistema hobetua sistemen sistema izango da, fabrikazio kate jarraitua eta automatizatua sortzeko prozesu bideratzaileen moduluak eta azpisistema digitalak izango dituena. Gainera, LAY2FORMek ikuspegi integratu eta sistemikoa aplikatuko du fabrikazio bide osoak ezartzeko eta balio kate berriak sortzeko, materialen prestaketatik hasi eta materialak desmuntatzeraino, egitura hibrido arinak modu eraginkorrean produzitzeko oinarri sendoa izanik. LAY2FORMek ikuspegi diziplinanitza proposatzen du, I+b arloko puntako gaiak elkarren artean modu konplexuan lotuz, ikuspegi industrialetik lehiakorra eta bideragarria izango den fabrikazio plataforma bat garatu ahal izateko, 4.0 Industriaren ikuspegiarekin bateragarria izango dena.