2019-2020 kurtsoko emateak

Atzealdea

INTOOL proiektuaren ematea

EMAKIDA

INTOOL proiektuaren ematea

2020·03·03

$titulo.getData()


Eusko Jaularitzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak INTOOL, Herramientas de corte inteligentes sensorizadas mediante recubrimientos funcionales proiektua finantziatu du, ELKARTEK 2019. urteko laguntza deialdiaren barruan.

Deskribapena

INTOOL II proiektuaren helburua da estaldura funtzionalak dituen sentsore bat garatzea, mekanizazio prozesuaren benetako egoerari buruzko informazio zehatzagoa eta sendoagoa lortzeko: indarrak, tenperaturak, tresnaren higadura maila, etab. Sentsore horren informazioak ahalbidetuko du, eskuragarri dauden beste batzuen informazioarekin integratuta eta behar bezala tratatuta, mekanizazio prozesuaren ereduak garatzea Machine Learningen tekniken bidez. Eredu horiek lagunduko dute lan egiten zero akatseko inguruneetan, honela osagaien mekanizatu emaitzen ziurgabetasuna modu jarraituan gutxituko da osagaien ekoizpenak aurrera egin ahala.

Garatu nahi da sentsore kontzeptu edo erreminta-etxe proba bat gai dena estaldura funtzionalek sortutako seinale guztiak jasotzeko (presioak, indarrak, tenperaturak…) eta makina-erremintaren kanpoko edo barruko beste sentsore batzuen hirugarren seinale batzuekin behar bezala tratatuta eta konbinatuta, prozesuaren egoeraren ezagutza esplizituagoa eta sendoagoa lortu ahal izateko. Informazio horrek aukera emango dio langileari estrategiak definitzeko edo, modu automatikoagoan, aldagai jakin batzuen balioak eta joerak behatzean ekintzak egiteko.