2019-2020 kurtsoko emateak

Atzera

CUE-I proiektuaren ematea

EMAKIDA

CUE-I proiektuaren ematea

2020·09·15

$titulo.getData()


Mondragon Korporazioak CUE-I, Cooperación Universidad-Empresa como herramienta para el fomento de la innovación; análisis del estado de situación proiektua finantziatu du, 2016-19. urteko laguntza MONDRAGON PCyT 2016-19 PROYECTOS DE IMPLANTACIÓN M4FUTURE deialdiaren barruan

Deskribapena

Unibertsitatearen eta Enpresaren arteko Lankidetza (UEL) garrantzitsua eta beharrezkoa den arren, orain arte egin diren azterketek adierazten dutenez Europako enpresen artean lankidetza mailak oso txikiak dira, neurri batean enpresek eta unibertsitateek lankidetzan aritzeko izan ohi dituzten traba ugariengatik. Horregatik, ezinbestekoa da lankidetzazko harreman horri buruzko oinarriak finkatuko dituen ikerketa egitea, izan ere, horrek emango du esandako trabak txikitzea eta lankidetza sustatzea lortuko duten ekintzak eta programak garatzeko eta ezartzeko beharrezkoa den ezagutza.

Esparru horretan, proiektu honen asmoa da UELren egoera azaltzeko analisi bat egitea. Analisi honek erakusten ditu euskal enpresek lankidetzan aritzeko dituzten motibazioak, elementu erraztaileak eta trabak eta UELren alorrean garatzen dituzten jarduera mota guztiak, eta zer testuingurutan aritzen diren elkarlanean. Zehazki, azterketak hiru analisi erakusten ditu, eta hirurak MONDRAGON Korporazioarentzat oso interesgarriak dira. Hona hiru analisi horiek:

  1. UELren egoera Mondragon Unibertsitatea- Goi Eskola Politeknikoaren (MU-GEP) Ingeniaritza fakultatea kokatuta dagoeneko euskal eskualdeetan: Debagoiena, Goierri, Donostia, Bilbo Handia
  2. UELren egoera euskal enpresa kooperatiboetan
  3. UELren egoeran beren enpresa jarduera osasunaren sektorera bideratzen duten manufakturako enpresetan, gorabidean ari den ekonomi sektore gaztean.

pdf

AZKEN TXOSTENA