2014-2015 kurtsoko emateak

Atzealdea

CITYFIED proiektuaren ematea

EMAKIDA

CITYFIED proiektuaren ematea

2019·05·22

$titulo.getData()


Europar Batzordeak CITYFIED, Replicable and innovative future efficient districts and cities proiektua finantziatu du, FP7-SMARTCITIES-2013 deialdiaren barruan, ENER/FP7/609129 erreferentziarekin.

 

Web orria

Informazio orokorra

  •  Hasiera eta amaiera datak: 2014ko apirilak 1 - 2019ko martxoak 31
  •  Onartutako aurrekontua guztira eta EBren diru-laguntza: 48.613.808,50 € eta 27.004.954,88 €
  •  Proiektua koordinatzen duen enpresa: FUNDACIÓN CARTIF (Espainia)

Helburua

CITyFiED proiektuaren helburua, erreplika daitekeen estrategia sistemiko eta integrala garatzea da, Europako hiriak eta hiriko ekosistemak etorkizuneko hiri adimendunetara egokitzeko. Energia eskaria eta Berotegi Efektuko Gasen isurien murriztean jartzen du arreta, eta baita energia iturri berriztagarrien erabilera areagotzean ere, eta horretarako, teknologia eta metodologia berritzaileak garatu eta abiarazten dira, eraikinak berritzeko eta energi-sare adimendun eta auzotegiko berogailu sare eta hauen IKTekiko interfaze eta Mugikortasunerako. Estrategia honen oinarriak honako hauek dira:

  1. Eskala handiko demostrazioak burutuko dira: hiru auzotegi berriztatze integralak Laguna-Valladoliden (Espainia), Soma-n (Turkia) eta Lund-en (Suedia), teknologia berritzaile eta errentagarriak zabalduz, energia eraginkortasun orokorra nabarmen handitzeko eta ingurumenaren gaineko eragina nabarmen murrizteko. Eraikinak sakonean berriztatzeaz gain, auzotegiko berogailu eta hozteko kontzeptu berritzailea eta energi sareko kudeaketa hobetzeko eta banatutako elektrizitatearen sorrera handitzeko irtenbide multzoa ezarriko dira, Europa osoan erreplikatzeko modukoak diren eredu eraginkorrak lortzeko helburuarekin.
  2. Erreplikatzeko potentziala maximizatzea: hirien talde baten antolamendua. Dagoeneko 15 hirik baino gehiagok sinatu dute taldean parte hartzeko duten interesa agertzeko gutuna.
  3. Metodologia eta prozedura berritzaile eta errentagarriak garatzea, auzoa modernizatzeko eraginkortasun energetikoko ekintzen plangintza, hedapena eta erreplikatzeko, eta horren ondorioz, energia kontsumo txikiko eta isurpenik gabeko hiriak eta hiri-inguruneak sortuz, auzoetan klimatizazio instalazioak jarriz eta banatutako elektrizitatearen sorrera txertatuz.
  4. Zabalpena: Baita ere, profesionalei, akademiako kideei eta biztanleriari mezu argia helaraztea aurreikusi da, oro har, eraginkortasun energetikoak hirian dakartzan onurei buruz, baina baita ere, mugikortasuna bezalako gai osagarriei ere helduko zaie, erabiltzaileek jasangarritasunaren kontzientzia gero eta handiagoa izan dezaten haien jarreretan.