Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak kooperatibetan lehiakortasun iraunkorra bultzatzeko COMPESOST proiektuan parte hartzen du

Atzealdea

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak kooperatibetan lehiakortasun iraunkorra bultzatzeko COMPESOST proiektuan parte hartzen du

Ikerkuntza

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak kooperatibetan lehiakortasun iraunkorra bultzatzeko COMPESOST proiektuan parte hartzen du

Ekimena MONDRAGONeko kooperatibei eredu iraunkorretarako trantsizioan laguntzera bideratuta dago.

2025·07·29

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak COMPESOST proiektuan parte hartzen du. Proiektua MONDRAGONeko kooperatibei lehiakortasun iraunkorreko ereduetarako trantsizioan laguntzera bideratuta dago, ekimen estrategikoa, gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-konpromisoa sendotuz.

Hain zuzen ere, COMPESOSTek kooperatibei jasangarritasunean, berdintasunean, gizarteratzean, kudeaketa arduratsuan eta txosten ez-finantzarioaren arloko Europako araudi berriak betetzean aurrera egiteko aukera emango dieten metodologiak, tresnak eta irtenbideak garatu eta ezarri nahi ditu.

 

Kooperatiben arteko lankidetza

Proiektuak MONDRAGON-eko hainbat kooperatiba eta ikerketa erakunde biltzen ditu, eraldaketa jasangarria bultzatzeko eta eredu kooperatiboak lurraldean eta gizartean duen eragin positiboa indartzeko diseinatutako interkooperazio ariketa batean.

 

Testuinguru horretan, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak gizarteratzean, aniztasunean, kulturartekotasunean eta antolaketa-garapenean duen esperientzia eskaintzen dio proiektuari.

 

Zehazki, honako hauetan oinarritzen du bere ekarpena: zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonak gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko tresnak eta baliabideak garatzen, enpresa-testuinguruetan kulturartekotasuna kontzeptualizatzen, kooperatibei kultura-aniztasunaren kudeaketan laguntzeko prestakuntza-proposamenak diseinatzen eta eredu kooperatiboaren barruan gizarte-iraunkortasunean arriskuak eta aukerak diagnostikatzeko, ebaluatzeko eta komunikatzeko metodologiak egiten.

 

Lan-ildo horien helburua da pertsonek kooperatibak eraldatzeko duten eginkizuna indartzea eta lan-ingurune inklusiboak, askotarikoak eta kohesionatuak sustatzea.

 

Finantzatutako proiektua

COMPESOST Gizarte Ekonomia Bultzatzeko Plan Integralaren esparruan onartu da, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren laguntzarekin, kooperatiba-sarean iraunkortasunaren eta gizarte-berrikuntzaren aldeko apustua indartuz.

 


Unibertsitatea baino gehiago gara