Kolaborazioa robotikako masterreko ikasleak eta Beckhoff enpresaren artean

Atzealdea

Kolaborazioa robotikako masterreko ikasleak eta Beckhoff enpresaren artean

KOLABORAZIOA

Kolaborazioa robotikako masterreko ikasleak eta Beckhoff enpresaren artean

Kolaborazioaren baitan formakuntza saio bat eta enpresara bisita antolatu dira

2025·07·17

$titulo.getData()


Arrasate eta Bilboko campusean eskaintzen da Robotika eta Kontrol Sistemen unibertsitateko masterra, eta Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza ikasketa guztietan gertatzen den moduan, master honetako programa akademikoak ere aurreikusten ditu hainbat ekintza enpresekin elkarlanean.

Oraingoan, Beckhoff Automation enpresaren txanda izan da. Izan ere, egoitza nagusia Alemanian duen enpresa honek 2.000 ingeniari baino gehiago ditu munduan zehar lanean, eta horietako batzuk Derioko egoitzan daude. Hau dela eta, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak hitzarmen bat du enpresa honekin eta Robotikako masterreko ikasleek Derioko instalazioak ezagutu ahal izan dituzte.

Ez hori bakarrik, Summer School gisa, enpresak 3 egunetako formakuntza saio berezi bat ere antolatu du Arrasaten masterreko ikasleek TwinCAT3 tresnarekin programazioa aurreratua ikasteko.

Mila esker Beckhoff aukera paregabe honengatik, hurrengo urtean ere ikusiko gara.

Robotika eta kontrol sistemen masterra

Arrasaten eta Bilbon eskaintzen den master hau ingeniaritzako gradua duten ikasleei zuzenduta dago. Industriak asko eskatzen duen perfila izanik, punta puntako gaiak lantzen dituzte ikasleek, hala nola, ikusmen artifiziala, programazioa, sentsorizazioa, eragingailu elektronikoak, zibersegurtasua, robotika mugikorra, seinale tratamentua, makinen segurtasuna…

Programa Dualari esker, masterreko ikasleek aukera dute ikasketak burutu bitartean enpresa batean lana egiteko eta horren truke beka bat kobratzeko. Informazio gehiago hemen.