Mondragon Unibertsitatearen Inbertsio Klubak 200 ikasle inguru trebatu ditu Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren inguruneetan, eta horietan inbertitzen lagundu die
Mondragon Unibertsitatearen Inbertsio Klubak 200 ikasle inguru trebatu ditu Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren inguruneetan, eta horietan inbertitzen lagundu die
Mondragon Unibertsitatearen Inbertsio Klubak 200 ikasle inguru trebatu ditu Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren inguruneetan, eta horietan inbertitzen lagundu die
LABORAL Kutxa Klubaren laguntzaile nagusi bihurtu da
Inbertsio Klubak inbertsio-funtsen moduan funtzionatzen du; bertan, bazkide bakoitzak diru-kopuru txiki bat jartzen du, funtsaren partaidetzak erosteko, eta biltzar bidez erabakitzen dute kapitala non jarri
12.000 euroko kapitala du, eta, gaur egun, hiru eragiketa ditu zabalik
Mondragon Unibertsitateak duela bi urte jarri zuen martxan Inbertsio Kluba, ikasleak Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren arloko ingurune kontrolatuetan trebatzeko eta horietan inbertitzen irakasteko. Bigarren urte honetan, sendotu egin da, beraz. Alde batetik, 192 ikasle aritu dira aurten, baina irakasleek eta ikertzaileek ere hartu dute parte; bestetik, Inbertsio Klubak lankidetza-hitzarmena egin du LABORAL Kutxarekin duela gutxi, Klubaren babeslea izan dadin, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatearekin eta unibertsitatearekin berarekin batera. Lankidetza horri esker, Klubak kapital handiagoa izango du, eta bazkideek aukera izango dute kanpoko langileen prestakuntzan, gastu operatiboetan eta gizarte-erantzukizunarekin eta jasangarritasunarekin konprometitutako eragiketa berrietan inbertitzeko. Gainera, LABORAL Kutxako profesional adituek Klubeko bazkideen prestakuntzan lagunduko dutela bermatzen du.
LABORAL Kutxaren, Mondragon Unibertsitatearen eta Inbertsio Klubaren arteko lankidetza-hitzarmena gaur —asteartea— sinatu da, Bilbao AS Fabriken, eta honako hauek sinatu dute: Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekano Lander Belokik, LABORAL Kutxako Pertsona eta Baliabideen Areako zuzendari Nuria Agirrek eta Inbertsio Klubeko presidente Ander Iparraguirrek. Akordioari esker, Inbertsio Klubaren babesle nagusia izango da LABORAL Kutxa.
Inbertsio-funts arduratsu baten moduan
Inbertsio Klubaren funtzionamendua erraza da. Bazkide bakoitzak kapital txiki bat jartzen du, 50 eta 100 euro bitartekoa, eta Klubak zenbait posiziotan inbertitzen du, enpresa eta erakunde babesleen ekarpenekin batera. Horrenbestez, Inbertsio Klubak inbertsio-funtsen moduan funtzionatzen du. Bazkideek kapital txiki bat jartzen dute, funtsaren partaidetzak erosteko; ondoren, biltzar bidez elkartearen kapitala non inbertitu erabaki eta irekitako posizioen (inbertsioen) jarraipena egiten dute. Inbertsio Klubak 12.000 euroko kapitala du gaur egun, LABORAL Kutxarekin babesletza-hitzarmena sinatu aurretik.
Kapitalaz gain, prestakuntza da Klubaren funtsezko beste ardatz bat. Klubeko kideek finantza-merkatuen alorreko tresnei eta kontzeptuei buruzko prestakuntza jasotzen dute aldian behin. Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Ekonomia eta Finantzen irakasle eta ikertzaileak arduratzen dira horretaz. Gainera, Klubak ponentzia magistralak egiten ditu aldizka, eta zuzendaritza-batzordeak kanpoko aholkularitza jasotzen du, bere zereginetan laguntzeko. Aurten, urtean zehar, hauek arduratu dira ponentziez: Aitor García Santamaría, Caja Laboral Gestión SAko zuzendari nagusia; Unai Ansejo, Indexa Capital enpresako sortzailea; Iñigo Beristain, Pi Director AV finantza-aholkularitzako CFOa, eta Adrián García, Quant de Bolsas y Mercados Españoles enpresako analista.
Gainera, datozen hilabeteetarako, LABORAL Kutxako Altxortegia eta Merkatuak Areako pertsonen bi hitzaldi daude antolatuta.
Gaur egun, 192 bazkidek osatzen dute Kluba, eta hiru eragiketa ditu zabalik: Alphabet, Canadian Solarr eta urrea. Inbertsio-mota guztietara irekita dagoen arren, Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekiko eta jasangarritasunarekiko konpromisoa du Klubak, estatutuen arabera. Inbertsioei buruzko erabakiak balio etikoekin bat etortzea eta garapen jasangarrirako helburuei aktiboki laguntzea da helburua.