Chief Learning Officer (CLO) aditu tituluak ekitaldiei hasiera emango dio enpresan erraztea eta berrikuntza sustatzeari buruzko mintegi batekin eta diplomari buruzko informazio saio batekin

Atzealdea

Chief Learning Officer (CLO) aditu tituluak ekitaldiei hasiera emango dio enpresan erraztea eta berrikuntza sustatzeari buruzko mintegi batekin eta diplomari buruzko informazio saio batekin

Clo

Chief Learning Officer (CLO) aditu tituluak ekitaldiei hasiera emango dio enpresan erraztea eta berrikuntza sustatzeari buruzko mintegi batekin eta diplomari buruzko informazio saio batekin

Irailaren 29an, Borja Garzonek “Facilitación del aprendizaje, superpoderes para ayudar a las empresas a innovar” webinar irekia eskainiko du. Urriaren 6an, Bea Garcia CLOko ko-zuzendariak azaroan hasiko den diplomaren gakoak aurkeztuko ditu.

2022·09·12

$titulo.getData()


Chief Learning Officer (CLO) diplomak ekin dio ekitaldien programazioari. Hasteko, irailaren 29an, webinar bat eskainiko du; aurrerago, urriaren 6an, CLO diplomari buruzko informazio saioa antolatuko du. Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabs ikaskuntza-laborategiak sustatzun dute Chief Learning Officer (CLO) diploma.

 

Webinarra: enpresetan erraztea eta berrikuntza sustatzea 

Irailaren 29an, “Facilitación del aprendizaje, superpoderes para ayudar a las empresas a innovar” izeneko webinarra eskainiko du Borja Garzón Casadok. Hizlaria da CLOers komunitateko kidea lehen promoziotik eta Digital Learning Manager-a ISDI erakundean. Casadok 10 urte baino gehiagoko eskarmentua du hezkuntzan eta berrikuntzan, metodologia praktikoetan eta design thinking-ean. Saioa hasiko da 18:00etan.

Webinarrean, Borja Garzón Casado partekatuko ditu gakoak ulertzeko nola lan egiten duten erakunde bizkorrek, nola ikasten duten taldean lan eginez eta, jardun horretarako, erreztaileek zer tresna eta prozesu ezagutu behar dituen. Gazteleraz egingo du urkezpena.

 

CLO diplomari buruzko informazio saioa online

Urrian, ostegunean, 18:00etatik aurrera, Bea Garciak, CLO diplomaren ko-zuzendariak, programaren gakoak azalduko ditu. CLO diplomaren helburua da profesionalei irakastea ziurgabetasuna eta testuinguru konplexuak ikaskuntza-estrategien bidez nabigatzen; profesionalak prestatzea erakundeei ezagutza kudeatzen eta ikaskuntza negozioaren ardatz gisa diseinatzen lagunduko dietenak. Informazio saioa online eta gazteleraz eskainiko da.

 

CLO diplomaren laugarren edizioa azaroan hasiko da eta, dagoneko, irekita dago izen-ematea.

  • Eman izena informazio saioan: Chief Learning Officer diplomaren aurkezpena (CLO)

Ekitaldiei eta CLO diplomari buruzko informazio gehiagorako:

Julene Gorrotxategi

lit@mondragon.edu

600 02 27 20