Eskalada ikastaroa Donostian
Eskalada ikastaroa Donostian
Eskalada ikastaroa Donostian
19:00-20:30
Donostiako eskalada ikastaroan izen emateko epea zabalik dago.

Astelehen edo asteazkenetan, azaroaren 16tik aurrera, 19:00retatik 20:30etara, eskaladako hastapen ikastaroa eskainiko da Donostiako Factory Boulderreko instalakuntzetan.
Hastapen mailako Ikastaroa izango da eta guztira ordu eta erdiko 4 saio eskainiko dira. Honetaz gain, norberak bere kabuz instalakuntzak erabiltzeko hilabete osoko bazkidetza ere sartzen da.
Ikastaroa aurrera ateratzeko gutxienez 6 pertsonako taldea osatu behar da.
Izena emateko hemen edo idatzi kirolak.mgep@mondragon.edu helbidera.
