ONCE Fundazioak, Laboral Kutxak, Mondragon Unibertsitateak eta Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateak amaiera eman diote kalitateko gizarte-inbertsioa sustatzeko programari

Atzera

ONCE Fundazioak, Laboral Kutxak, Mondragon Unibertsitateak eta Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateak amaiera eman diote kalitateko gizarte-inbertsioa sustatzeko programari

Amaiera PISCE

ONCE Fundazioak, Laboral Kutxak, Mondragon Unibertsitateak eta Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateak amaiera eman diote kalitateko gizarte-inbertsioa sustatzeko programari

Joan den martxoaren 23an eman zioten amaiera «Promoviendo la Inversión Social de Calidad en España – PISCE» (Espainian kalitateko gizarte-inbertsioa sustatzen) programari haren sustatzaileek, hain zuzen ere ONCE Fundazioak, Laboral Kutxak, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta UC3Mko Gregorio Peces-Barba Giza Eskubideen Institutuak

2021·03·29

$titulo.getData()


Europako Batzordearen Erasmus+ programako «Gizarte-arreta eta laguntzako inbertsio inklusiborako aliantza» europar proiektuaren barruan kokatzen da ikastaroa.

Helburu hauek izan ditu: gizarte-eragina duen inbertsioaren inguruko prestakuntza eskaintzea eta eragile publiko, pribatu eta gizarte-erakundeen arteko esperientzia-trukea sustatzea.

Hiru sektoreetako 37 profesionalek hartu dute parte ikastaroan. Bi hilabeteotan, prestakuntza-prozesu berritzaile baten bidez, bertako eta Europako kasu praktikoak ezagutu dituzte, bideo- eta podcast-formatuko eLearning-eko edukien bidez. Horrez gain, topaketa birtualetan parte hartu eta gogoeta egin dute.

Europar Batasunaren arabera, datorren hamarkadan Europak urtean 150.000 milioi euro inguruko «inbertsio-gapa» izango du gizarte-azpiegituran. Bestalde, baliabide osagarrien premia larria dago, proiektu eta ekimenen kalitatea eta berrikuntza areagotzeko. Hori horrela, elkarren arteko lankidetza bermatzeko nahikoa trebetasun eta konfiantza duten eragileen belaunaldi berri bat ere sortu behar da. Hala, iturri publikoen eta pribatuen bidezko gizarte-eragineko finantzaketak aukera emango du sektore sozialaren beharrei erantzuteko, inor atzean utzi gabe, 2030 Agendak dioen moduan.

Honako hauek izan dira ikastaroaren amaiera-ekitaldian: Fernando Torija, Europako Inbertsio Bankuko (EIB) Espainiarako dibisioburua; Alberto Durán, ONCE Fundazioko lehendakariorde eragilea; Lander Beloki, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoa; Oscar Muguerza, Laboral Kutxako Enpresen Negozioko garapen-zuzendaria, eta Silvia Gallart Parramon, UC3Mko Nazioarteko Harremanetako eta Lankidetzako zuzendaria.   

ONCEko Talde Sozialeko Nazioarteko Areako zuzendariak, Javier Güemes-ek, EIBren zeregina azpimarratu du, erakunde hori funtsezko eragilea baita inbertsio-ekosistema garatzeko. Hori dela eta, eskerrak eman dizkio EBIri, Europa sozialagoa eta inklusiboagoa lortzeko ematen duen laguntzagatik. EIBko ordezkariak, berriz, lankidetzako ekimen hauen garrantzia nabarmendu du, Espainiako gizarte-inbertsioa sustatzeko balio dutelakoan, eta bide horretan prest agertu da beste esperientzia, programa eta baliabide batzuen zerbitzuan jartzeko.

Alberto Duránek programaren barruan egindako gogoeta-prozesua izan du hizpide, kalitateko gizarte-inbertsioaren gakoak identifikatzeko lagungarria dela azalduz. Gizarte-eragina izango duen inbertsioak arrakasta izan dezan, ezinbestekotzat jo du hiru sektoreen arteko lankidetza.

Duránen hitzetan, honelako ekimenek balio osagarria ematen diete dauden baliabideei, betiere lehenesten badira gizarte-eragina, ebaluazio-adierazleen aukeraketa egokia eta etengabeko hobekuntza, eta aintzat hartzen badira efizientzia, eraginkortasuna eta jasangarritasuna baliabideen gestioan. 

Lander Belokik, bere aldetik, programak eskainitako ikaskuntza-esparru garrantzitsua goraipatu du, bertan askotariko eragileak elkartu baitira helburu berarekin, eta gauza izan baitira etorkizuneko lan-ildoak zehazteko. Belokik gogora ekarri du Unibertsitateak, ezagutza sortzeko eta eskualdatzeko eginkizuna duen erakundea den aldetik, konpromisoa hartu duela sortutako ezagutza martxan diren programetara eramateko, eta gizarte-eragina duen inbertsioaren esparruan sentikortasuna eta oreka eskatu ditu erronka ekonomikoei eta sozialei ekiteko orduan. Bestalde, Oscar Muguerzak EIBk eta EIFk gizarte-finantzaketaren arloan betetzen duten eginkizuna eskertu du. Haren esanetan, errentagarritasun ekonomikorik gabeko inbertsio ekonomikorik ez dagoen bezala, gizarte-eraginik gabeko gizarte-inbertsiorik ez dago. Gakoa da zer maximizatzen den: gizarte-proiektu guztiek itzulkin ekonomikoa izan behar dute, baina maximizazio soziala bilatu behar dute.

Azkenik, Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko ordezkariak funtsezkotzat jo du balio hauekiko konpromisoa: inklusibotasuna, berdintasuna, irisgarritasuna eta ingurumen-jasangarritasuna.