Biomekanikari buruzko eskola magistrala txirrindularitzan
Biomekanikari buruzko eskola magistrala txirrindularitzan
Biomekanikari buruzko eskola magistrala txirrindularitzan
Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Biomedikoko Graduko ikasleak biomekanikari buruzko eskola magistral batean izan dira berriki, Jon Iriberriren eskutik, Team Visma Lease a bike-ko biomekanikaria.
Jon Iriberrik, bere hitzaldian, pertsona batek txirrindularitzan aritzean sor dezakeen potentzia mekanikoan zentratu du, muskuluen funtzionamenduarekin eta bizikletaren gaineko jarrerarekin erlazionatuz. Ikasleek biomekanikak kirol errendimenduan eta lesioen errehabilitazioan sortzen dituen onurak ikusi dituzte.
Jon Iriberri
Custom4 enpresako biomekanikaria da. Erreferente bat da kirolaren biomekanikaren arloan, batez ere txirrindularitzaren biomekanikaren arloan. Movistar team, Trek Academy taldeko biomekanikaria izan da, eta gaur egun Visma Lease a Bike txirrindularitza-taldearekin egiten du lan. Lease a Bike Team Visma | Lease a Bike munduko txirrindulari-talde profesional onenetakoa da gaur egun, eta maila gorenean aritzen da (World Tour).
Ingeniaritza Biomedikoko Gradua
Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Biomedikoko Graduko ikasleak ingeniaritzaren bidez medikuntzan jarduteko prestatzen dira. Osasun-sistemaren bilakaerarako funtsezko gakoak dira tratamendu berriak garatzea eta ekipamendu medikoan berrikuntza teknologikoa egitea, eta horretara bideratuta daude gradu honetako ikasleak.
Graduan zehar hainbat gai lantzen dira, besteak beste, matematika, fisika, elektronika, programazioa, biologia, anatomia, biomaterialak, medikuntzako tresnak, fabrikazio teknologiak eta medikuntza. Prestakuntza-programa horri esker, ikasleek hainbat ikuspegitatik bideratu dezakete beren ibilbide profesionala: ospitaleetarako ekipo teknologikoak garatzea, giza genomaren datuak aztertzea farmako berriak garatzeko, aplikazio bioinformatikoetarako softwarea eta algoritmoak sortzea eta inplementatzea…
Ingeniaritza Biomedikoko Gradua Arrasateko campusean ematen da eta 40 plaza ditu. Unibertsitateak Teknologia Biomedikoak Unibertsitate Masterra ere eskaintzen du.