Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko bost ikaslek osatuko dute 65. Zinemaldiko Ikasleen Nazioarteko Topaketaren epaimahaia

Atzealdea

Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko bost ikaslek osatuko dute 65. Zinemaldiko Ikasleen Nazioarteko Topaketaren epaimahaia

Berria

Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko bost ikaslek osatuko dute 65. Zinemaldiko Ikasleen Nazioarteko Topaketaren epaimahaia

Aurtengo film labur berritzaileenak jasoko duen saria emateko ardura izango dute. Saria, Oronak emandako 5.000 eurokoa izango da.

2017·09·28

$titulo.getData()


Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko bost ikaslek osatuko dute Donostiako 65. Zinemaldiko Ikasleen Nazioarteko XVI. Topaketaren epaimahaia. Lehiaketa horretan parte hartzen dute nazioartetik etorritako ikasleek egindako dozenaka film laburrek. Iban del Campo irakasleak koordinatuta, Graduko 4. mailako honako ikasleek osatzen dute epaimahaia: Andoni Imaz, Saioa Murua, Miryam Lizarralde, Imanol Eppherre eta Ibai Zabala (argazkian, ezkerretik eskubira). Aurtengo film labur berritzaileenak jasoko du Oronak ematen duen 5.000 euroko saria.

Film laburren emanaldiez gain, itzal handiko zinegileen master class-ek eta hitzaldiek osatuko dute Ikasleen Nazioarteko XVI. Topaketako bost eguneko egitaraua.

Aurtengo edizioa hirugarren aldian da Zinemaldia eta fakultateko ikasleek antolatzen duten Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia harremanetan daudela epaimahaia osatzeko.

Contenido compuesto con el editor HTML en línea. Por favor, compre un código de licencia para dejar de agregar anuncios similares a los documentos editados.