Gizarte-ekonomiaren eta kooperatibismoaren berrikuntzari buruzko hitzaldi-zikloa

Atzealdea

Gizarte-ekonomiaren eta kooperatibismoaren berrikuntzari buruzko hitzaldi-zikloa

Hitzaldi-Zikloak

Gizarte-ekonomiaren eta kooperatibismoaren berrikuntzari buruzko hitzaldi-zikloa

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak antolatutako gizarte-ekonomiaren eta kooperatibismoaren berrikuntzari buruzko hitzaldi-zikloaren aurkezpena

2021·03·05

$titulo.getData()


Unibertsitate-hedapenerako jarduera hau, Gizarte Ekonomiaren II. Unibertsitate Astearen barruan kokatzen da eta La Lagunako Unibertsitateko Gizarte Ekonomia eta Kooperatibaren Cajasiete Katedrarekin lankidetzan antolatua izan da.

Datorren martxoaren 10ean, asteartea, arratsaldeko 5etan, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatearen eta La Laguna Unibertsitateko CajaSiete Gizarte Ekonomiako Katedraren arteko lankidetzatik sortutako hitzaldi-ziklo honen online aurkezpena izango da.

Astearte honetan ekonomia sozialaren eta kooperatibismoaren inguruko 8 hitzaldiko zikloa aurkeztea izango da helburua. Jarduera hori Gizarte Ekonomiaren II. Unibertsitate Astearen barruan kokatzen da.

Hitzaldi guztiek online formatua izango dute eta 2021ean zehar banatuko dira. Candido Roman Cervantes CESCOko zuzendaria eta Julen Iturbe-Ormaetxe Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea izango dira aurkezleak. Horrez gain, Monica Gago eta Maite Legarra doktore eta ikertzaileek kooperatibismoan parte hartzeko modu berriei buruzko ikerlana aurkeztuko dute.

Mintegia bideokonferentzia baten bidez egingo da, eta bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte, bai ekitaldiaren garapenean zehar, bai galderen txandan. Ondoren, erabilitako materialak bertaratutakoen eskura jarriko dira, eta asebetetzea ebaluatzeko galdetegi bat bidaliko da.

Kontsultatu programa eta eman izena hemen.