Changemaker Lab 2019

Atzealdea

Changemaker Lab 2019

Programa

Changemaker Lab 2019

Laister hasiko da Mondragon Unibertsitateko Changemaker Lab programaren 2. edizioa

2019·09·16

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Changemaker Lab programaren bigarren edizioa irailaren bukaeran hasiko da, fakultate desberdinetan garatuko diren bootcamp formatuko 6 modulurekin.

Talde multidisziplinarrak eta proiektu ekintzaileak sortzeko diseinatua izan da Changemaker lab. Bertan, fakultate eta gradu desberdinetako ikasleekin, talde lanean, ideiak proiekut erreal bilakatzen ikasiko duzu, formakuntza praktiko eta berritzaile baten bitartez.

Mondragon Unibertsitateko ikasle guztientzako irekita dagoen programa da Chagemaker Lab. 40 plaza daude aurreikusita 2019ko edizioarako.

Programa honetan parte hartu nahi duten ikasleek, cml@mondragon.edu helbidera idatzi behar dute izena emateko irailaren 23a aurretik.

Moduluak

0 modulua: Aurkezpena irailaren 27an.

1 modulua: Akelarrea - Taldeak eta berrikuntza urriaren 11 eta 12an.

2 modulua: Diseinua eta negozio ereduak urriaren 25 eta 26an.

3 modulua: Bezeroak eta estrategia azaroaren 15 eta 16an.

4 modulua: Marka, marketina eta salmentak azaroaren 29 eta 30ean.

5 modulua: Madrilera espedizioa abenduaren 12, 13 eta 14an.

6 modulua: Pirghing Day eta ebaluazioa urtarrilaren 17an.