Ehun gazte inguruk gazteen artean nahi gabeko bakardadeari ikusgarritasuna emateko, errealitate birtualaren bidez lehiatu dute
Ehun gazte inguruk gazteen artean nahi gabeko bakardadeari ikusgarritasuna emateko, errealitate birtualaren bidez lehiatu dute
Ehun gazte inguruk gazteen artean nahi gabeko bakardadeari ikusgarritasuna emateko, errealitate birtualaren bidez lehiatu dute
Ekimenak Mondragon Team Academy (MTA) eta LEINNen ikaskuntza eta ekintzailetza ikuspegia barne hartzen du, talde-lanean, esperimentazioan eta eragin soziala duten irtenbideen sorreran oinarrituta

hartu dute gaur goizean Bilboko Berrikuntza Faktorian (BBF) Googaz ekimenaren edizio berrian. Mondragon Unibertsitateak sustatutako ekimenak gazteen parte-hartzea eta kontzientziazioa bultzatzen ditu, eta teknologia murgiltzaileak erabiltzen ditu belaunaldi berriei eragiten dieten gizarte-erronsei buruz hausnartzeko tresna gisa.
Aurtengo edizioan, Googazek gero eta presenteago dagoen errealitate batean jarri du arreta: gazteen nahi gabeko bakardadean. Sare sozialen eta teknologia berrien bidez etengabe konektatuta dagoen belaunaldi batean, bakardade-, isolamendu- eta deskonexio-sentsazioa errealitate bat da oraindik gazte askorentzat. Edizio honetako erronkaren helburua, hain zuzen ere, gazteek beraiek arazo horren arrazoi eta ondorioei buruz hausnartzea eta gizartea sentsibilizatzeko modu berriak aztertzea izan da.
Jardunaldiak Mondragon Team Academy (MTA) eta LEINN (Liderazgo Emprendedor e Innovación) ekosistemaren babesa izan du. Hauek ekintza bidezko ikaskuntzan, talde-lanean, sormenean, esperimentazioan eta benetako erronkei irtenbideak bilatzean oinarritutako metodologia ekartzen dute.
Berrikuntza eta ekintzailetza gizarte-erronkei heltzeko
Jardunaldiaren ardatz nagusia Hackathona izan da. Bertan, hainbat ikastetxe eta profiletako gazteek taldeka lan egin dute planteatutako erronkari erantzuteko. Sormena, lankidetza eta prototipatzea oinarri hartuta, parte-hartzaileek errealitate birtualeko bideo-joko baten gidoia garatu dute, publikoari nahi gabeko bakardadeari lotutako egoera ezberdinak biziarazteko eta errealitate horrekiko enpatia eta kontzientzia sortzeko gai izango den proposamena diseinatuz.
Erronkak, horrela, Mondragon Unibertsitatearen proposamenaren funtsezko bi dimentsio lotzen ditu: gazteen talentua eta lidergoa garatzea, eta gure inguruko gizarte-erronkei erantzun berritzaileak bilatzea.
Mondragon Team Academyren eta LEINNen ikuspegiak gazteak prozesuaren erdigunean kokatzen ditu, beren ikaskuntzaren protagonistak eta arazoak identifikatzeko, elkarlanean aritzeko eta beren ideiak proposamen zehatz bihurtzeko gai diren eragile bihurtuz.
Kasu honetan, errealitate birtuala tresna gisa erabiltzen da hainbat egoera lehen pertsonan esperimentatzeko eta nahi gabeko bakardadea bizi duten pertsonen errealitatearekiko enpatia sustatzeko.
Proposamen irabazleak ekimenaren bigarren fasearen oinarri gisa balioko du, Googaz Create fasean. Bertan, errealitate birtualeko bideo-jokoa garatuko da eta edizio honetako proiektu irabazlea aukeratuko da.
Gazteak, gizarte-eraldaketaren protagonistak
Ekimen honekin, Googazek gazteek beren inguruko arazoak identifikatzeko, hainbat ikuspegitatik ulertzeko eta irtenbide berritzaileak proposatzeko espazioak sortzeko duen konpromisoa indartzen du.
Proiektuak, gainera, teknologia murgiltzaileek berrikuntza teknologikorako tresna izateaz gain, esperientziak sortzeko, emozioak pizteko eta errealitate sozial konplexuekiko ulermen handiagoa sustatzeko duten potentziala erakusten du.
Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren bultzada du, eta Mondragon Unibertsitatearen, Mondragon Team Academyren eta LEINNen ekosistemaren parte-hartzea du. Horrela, unibertsitateak benetako gizarte-erronkei lotutako hezkuntzaren eta eragin eta berrikuntza prozesuak bultzatzeko gai diren gazteen garapenaren alde egiten duen konpromisoa indartzen du.
