Gabon Gaua ospatu dute Biterin

Atzealdea

Gabon Gaua ospatu dute Biterin

SOZIOKULTURALA

Gabon Gaua ospatu dute Biterin

Elkarbizitza eta lagunartekotasuna indartzeko helburuz, Biteriko egoiliarrek Gabon Gaua antolatu dute.

2018·12·19

$titulo.getData()


Biteriko talde ezberdinen artean hainbat ekimen abian jarri dituzte Gabon Gaua lagunartean ospatzeko. Aste honetan zehar egoiliarrek zorion mezuz beteriko postalak elkarri idatzi dizkiote eta Gabonetako saskiaren lehiaketan parte-hartzeko aukera izan dute.

Dena prest izanda, abenduaren 19an, jaki goxoz beteriko eta musikaz girotutako afari berezia egin dute. Gainera, afaldu bitartean, Olentzero eta Txoronpiak opari gozoak banatu dituzte eta Gabonetako saskiaren irabazlea aditzera eman dute. Gaua bukatzeko elkarri idatzitako Gabon postalak banatu dira egoiliarrak lo zeuden bitartean.