Eskoriatzako eta Aretxabaletako campusak ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditugu

Atzealdea

Eskoriatzako eta Aretxabaletako campusak ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditugu

Bisita gidatuak

Eskoriatzako eta Aretxabaletako campusak ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditugu

Eskoriatzan, Hezkuntza graduak eskaintzen diren espazioak eta, Aretxabaletan, Ikus-entzunezko Komunikazioa gradua ematen den campusa bisitatu ahal izango dute gradu horietan izena emandakoek.

2021·04·22

$titulo.getData()


Apirila eta maiatzean, ostegun eta ostiraletan egingo dire arratsaldeko txandetan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakulteak Debagoienean dituen campus biak bisitatzeko aukera izango dute Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa graduetan izena eman duten ikasle eta senideek.

 

Covid dela-eta orain arteko ate ireki eta onarpen proba gehienak online izan direnez, bisita hauekin ikasketak non eskaintzen diren eta eskura izango dituzten baliabideak ikusteko aukera izango dute etorkizuneko Fakultateko ikasleek. Bisitak talde txikietan egingo dira eta Covid-19ak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak gordeta.

 

Eskoriatzako campusean, bisitariek ezagutuko dituzten campus horretako eraikin biak. Batetik, eraikin Nagusia, XVII. mendeko edifizio historikoa, eta, bestetik, Dorleta eraikina. Azken hau, aurten inauguratutako erakin guztiz berria eta arkitektonikoki erantzuten diona Fakultatean sustatzen dugun hezkuntza eredu berritzaileari. Bisita horietan, aukera izango dute ezagutzeko, besteak beste, ikasgelak, Biblioteka, aretoak, aisialdi espazioak eta KoLaborategia. 

 

Aretxabaletako, bisitetan, ostera, Ikus-entzunezko Komunikazio ikasleek bertatik bertara ezagutuko dute telebista platoa, errealizazio gela, bideo edizio gelak, irratia, Biblioteka eta ikasgelak. (Ezagutu Aretxabaletako campusa, 360º bideoa).