Campusak arraunean, bizikletan eta oinez lotuz bukaera eman dio Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 50. urteurrenari

Atzealdea

Campusak arraunean, bizikletan eta oinez lotuz bukaera eman dio Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 50. urteurrenari

50. urteurrena

Campusak arraunean, bizikletan eta oinez lotuz bukaera eman dio Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 50. urteurrenari

Ikasturte osoan zehar egindako ekitaldiekin ospatu du Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bere mende erdia.

2026·07·13

$titulo.getData()


Arraunean, bizikletan eta oinez Bilboko, Aretxabaletako eta Eskoriatzako campusak lotu dituzte unibertsitateko langileek. Horrela eman zaio bukaera Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen 50. urteurrenari. 

Bi egunez luzatu den ibilbidea izan da. Uztailaren 9an, goizetik, Bilbao AS Fabrik campusean bildutako langileak itsasadarretik gora abiatu ziren arraunean La Peña auzora arte. Handik, bizikletak hartuta, Apatamonasteriorako bideari ekin zioten. Azkenik, eguna bukatzeko, Arrasateko Udala auzora arte heldu ziren ibiltzen. Bertan lo egin ondoren, hurrengo goizean Aretxabaletako campusera heldu ziren, eta handik Eskoriatzako campuserako bidea hartu zuten.

Fakultatearen mende erdia ospatzeko azken ekitaldia langile bazkari batekin eta Bele-ren soul eta R&B doinuekin eta Mugi Panderoa erromeriarekin bukatu zen.

Urte osoko egitaraua

2025eko urrian hasi eta 2025-2026 ikasturtea amaitu arte, dozenaka ekitaldi egin dira Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea dagoen campusetan eta inguruetan.

 

Egitarauak balio izan du orain arte egindako ibilbidea azpimarratzeko. Izan ere, bost hamarkada hauetan, 10.000 baino gehiago izan dira ikasketak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean egin dituzten ikasleak. Gaur egun 170 profesionaleko lantaldea ari da bertan lanean, eta fakultatea osatzen dute ikasketa-garai ezberdinetan dauden 1.700 ikasle baino gehiagok.

 

Argazki galeria

 
50. urteurrena: Azken jaia

Unibertsitatea baino gehiago gara