HUHEZIko udaberriko txapelketak

Atzealdea

HUHEZIko udaberriko txapelketak

4 May  / 12 Jun

HUHEZIko udaberriko txapelketak

9:00-15:00
Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzan | Kirol Instalakuntzak

Maiatza eta ekainean zehar, Aretxabaleta eta Eskoriatzako ikasleentzako udaberriko txapelketak antolatuko dira.

$titulo.getData()

Maiatza eta ekainean zehar, HUHEZIko Aretxabaleta eta Eskoriatzako campusetako ikasleei zuzenduriko egun bakarreko eta ligaxka formatuko txapelketak antolatuko dira. Animatu parte hartzera, lagunartean jarduera fisikoa egiteaz gain, saria edota kredituak lortzeko aukera duzue!

ARETO FUTBOLA

  • Maiatzean zehar ligaxka edo egun bakarreko txapelketa (talde kopuruaren arabera) Eskoriatzako kiroldegian. Izen emateak Apirilaren 30a baino lehen.

PADELA

  • Maiatzak 6 (asteazkena) Arrasateko Musakola kiroldegian. Izen emateak apirilaren 30a baino lehen. Egun bakarreko txapelketa izango da. 

FRONTENIS BINAKA

  • Maiatzak 12 edo 13an Eskoriatzako pilotalekuan. Izen emateak maiatzaren 8a baino lehen. Egun bakarreko txapelketa izango da. 

ESKU PILOTA BINAKA

  • Maiatzak 19 edo 20an Eskoriatzako pilotalekuan. Izen emateak maiatzaren 15a baino lehen. Egun bakarreko txapelketa izango da.  

PALA BINAKA

  • Maiatzak 26 edo 27an Eskoriatzako pilotalekuan. Izen emateak maiatzaren 22a baino lehen. Egun bakarreko txapelketa izango da.  

Txapelketak izena ematen duzuen ikasleon ordutegi eta beharretara egokitzen saiatuko gara! Datak alda daitezke.

Txapelketetan izena emateko interesa edukiz gero idatzi kirolak.huhezi@mondragon.edu helbidera edo eman izena zuen kabuz hemen.

ANIMATU PARTE HARTZERA!!!