Bilbao AS Fabrik eraikinean ospatu da XXI. Euskadiko Unibertsitate Txapelketa

Atzealdea

Bilbao AS Fabrik eraikinean ospatu da XXI. Euskadiko Unibertsitate Txapelketa

Euskadiko Unibertsitate Txapelketa

Bilbao AS Fabrik eraikinean ospatu da XXI. Euskadiko Unibertsitate Txapelketa

Hiru unibertsitatetako 60 ikasle inguruk hartu dute parte fitness-eko makinekin gauzatu den txapelketa "berezi" honetan.

2021·11·19

$titulo.getData()


Aste honetan ospatu da 20/21 ikasturteari zegokion XXI. Euskadiko Unibertsitate Txapelketa. Kirol txapelketa honen antolaketa, hiru urtean behin txandaka euskal unibertsitateei dagokigu eta edizio hau, Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzuak antolatua izan da, Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta Eusko Jaurlaritzako teknikarien laguntzaz.

Edizio "berezia" izan da, iazko udaberrian jokatu behar zenez, momentu hartako protokoloetara egokituta, baina egoera epidemiologikoaren eraginez, azarora atzeratu zen.

Fitness makinak erabiliz antolatu den banakako txapelketa izan da (bizikleta, arrauna eta korrika). Modalitate bakoitzean, proba motza eta luzea egiteko aukera izan zuten partaideek. Ikasle bakoitzaren denborak ikusgai dituzue hemen.

Unibertsitate ezberdinetako 60 ikasle inguruk parte hartu dute txapelketa honetan. Hemen duzue sortu dugun bideo erreportaia eta argazki bilduma

 

 

Eskerrik asko parte hartzaile eta laguntzaile guztiei, txapelketa hau ospatzea posible egiteagatik!

Irudi galeria