Aste Santuan robotika eta programazioari buruzko kanpamentu teknologikoa eskainiko da haur eta gaztetxoentzat

Atzealdea

Aste Santuan robotika eta programazioari buruzko kanpamentu teknologikoa eskainiko da haur eta gaztetxoentzat

KANPAMENTU TEKNOLOGIKOA

Aste Santuan robotika eta programazioari buruzko kanpamentu teknologikoa eskainiko da haur eta gaztetxoentzat

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, Arizmendi Ikastolak eta CampTecnologicok antolatzen dituzte urtero elkarlanean tailer teknologiko hauek

2020·03·11

$titulo.getData()


Pazko astean urtero bezala Robotika eta Programazioari buruzko Kanpamentu Teknologikoa eskainiko da Mondragon Unibertsitateak Garaian duen egoitzan. Kanpamentua apirilaren 14tik 17ra bitartean izango da, goizeko 9:00etatik 14:00etara, eta 6-14 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta. 

Tailer hauen helburu nagusia etxeko txikienei teknologia era dibertigarri batean aurkeztea da euren interesa piztu eta hurbilagotik ezagutu dezaten. Aukera bikaina izango da era praktiko batean ikasteko, izan ere, maketak eraiki, robotak muntatu, programatu  eta berriro ere desmuntatuz haurrek ondo pasatzeaz gain ikasi ere egingo dutelako. 

Tailer egokiak adin bakoitzerako

Txikienentzako Robot Transformerraren tailerra eskainiko da non muntaia ezberdinak eratuko dituzten. Sentsoreak erabiliaz beraien robotak adimendu bilakatuko dituzte eta pertsonalizatu ere egingo dituzte robotak euren artean burrukatu daitezen. 

Lehen Hezkuntzako 4.mailatik gorakoentzako Robot: car + Game Consola tailerra eskainiko da non 4 motore eta norabide orotako 4 gurpilez osatuta dagoen auto adimentsua eraiki ahalko duten

Informazio gehiago