Mondragon Unibertsitateak bularreko minbiziaren lesioak hobeto bistaratzeko sistema bat patentatu du, Errioxa Osasun Fundazioko Medikuntza Nuklearreko Unitatearekin batera

Atzera

Mondragon Unibertsitateak bularreko minbiziaren lesioak hobeto bistaratzeko sistema bat patentatu du, Errioxa Osasun Fundazioko Medikuntza Nuklearreko Unitatearekin batera

PATENTE

Mondragon Unibertsitateak bularreko minbiziaren lesioak hobeto bistaratzeko sistema bat patentatu du, Errioxa Osasun Fundazioko Medikuntza Nuklearreko Unitatearekin batera

Mondragon Unibertsitateak fabrikatutako bi modeloak Rioja Salud Fundazioko 150 paziente onkologiko baino gehiagok erabili dituzte jadanik. Medikuek onartzen dute planteatutako soluzioa oso erabilgarria dela erradiazio barreiatua %80an murrizten delako lesioa hobeto ikusteko aukera eskainiz.

2020·10·19

$titulo.getData()


Diziplina anitzeko ikerketa aplikatua da Mondragon Unibertsitatearen ezaugarrietako bat. Mondragon Unibertsitateak ikerketa praktikoaren alde egiten du, ondoren enpresei transferitzeko, eta lankidetza sustatzen du hainbat erakunderekin eta jakintza-eremu desberdinetan.

Horren adibide bat dugu Goi Eskola Politeknikoko ikertzaile eta irakasle baten eta Rioja Salud Fundazioko Medikuntza Nuklearreko Unitatearen arteko lankidetza. Elkarrekin, irtenbide bat diseinatu eta fabrikatu dute bularreko minbiziaren lesioak hobeto bistaratzeko. Irtenbide hori bularra estaltzen duen berunezko ezkutu kurbatua da, esfera-erdiaren formakoa, ohiko berunezko plaka lauaren ordezkoa. «Xurgatze Ezkutua» deitzen zaio eta, ohiko metodoarekin alderatuta, % 80tik gora murrizten du erradiazio barreiatua. Horrela, bularreko minbizia duten emakumeen artean gongoil zelatarietako —eragindako lehen gongoilak— lesioak hobeto bistara daitezke, horiek hobeto kokatzen laguntzen baitu.

Gongoil zelatariaren teknika gaixotasunaren hasierako faseetan erabiltzen da, eta minbizia zein estadiotan dagoen zehazten du. Horretarako, erradiofarmako bat injektatzen da tumorearen eremuan, tumorea zein linfa-gongoiletara migratzen duen ikusteko, eta hor irradiatzen da. Horrela, ebakuntza kirurgikoan, hala badagokio, modu zehatzagoan erauz daiteke bularraren zatia, eta gainera, kontrastean erradiazio-dosi txikiagoa aplikatu behar da.

Urtebetez baino gehiagoz Errioxako 150 pazienteren diagnostikorako eta tratamendurako erabili ondoren, bi erakundeek «Xurgatze Ezkutua» patentatu dute. Horrek ezin hobeto islatzen du erakunde eta diziplina desberdinen artean elkarlanean jardun beharra. Mondragon Unibertsitatearen transferentzia-ereduari esker, kasu honetan, ingeniaritzak irtenbideak eman dizkio medikuntzari, eta, beraz, gizarteari.

Ingeniaritzako irtenbide bat

Rioja Salud Fundazioko Medikuntza Nuklearreko Unitatean bi doktore ikertzailek urtebete zeramaten irtenbide baten bila (arrakastarik gabe), berunezko plaka kurbatu baten bidez, bularreko minbiziko gongoiletako lesioak hobeto bistaratu nahian. Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko irakasle eta ikertzaile Xabier Chamorrok, materialen eraldaketan eta fundizioan aditua, haiekin harremanetan jarri zen eta berehala ikusi zuen bilatzen ari ziren irtenbidea erraza zela ingeniaritzaren ikuspuntutik.

Bi prototipo fabrikatu eta hobekuntzak planteatu ondoren, Xabierrek modelo definitiboak fabrikatu zituen eta medikuak azkar ohartu ziren irtenbide hark primeran erantzuten zuela beraiek zuten beharrari. Bi medikuek ia bi urtez erabili dituzte modelo hauek paziente onkologikoen mediku probetan eta onartzen dute oso erabilgarriak izaten ari direla. Elkarlanean sortutako berrikuntza hau Patente eta Marken erregistroan patentatu dute, eta beraz, gaur egun modu irekian zabal dezakete ideia enpresaren bat komertzializatzera animatu dadin.

Proiektu honen emaitza gisa, Rioja Salud Fundazioak eta Mondragon Unibertsitateak harremanetan jarraitzen dute transferentzia-bide berriak aurkitzeko helburuarekin. Izan ere, unibertsitateak Ingeniaritza Biomedikoan Gradua, un Teknologia Biomedikoetan unibertsitate masterra eskaintzen ditu, gainera hainbat ikerketa-lerrotan ere medikuntzaren arloko berrikuntza- eta ikerketa-proiektuak garatzen dituzte.