Boleibol talde mixtoaren entrenamendu saioak

Atzealdea

Boleibol talde mixtoaren entrenamendu saioak

MU kirol taldeak

Boleibol talde mixtoaren entrenamendu saioak

Astero entrenatuko dute Aretxabaletako kiroldegian

2026·10·21

$titulo.getData()


Ikasturtero bezala, Kirol Zerbitzutik talde kirol ezberdinetan entrenatu ahal izateko aukera eskaini dugu. Talde hauen helburua jarduera fisikoa erregulartasunez egitea da, aukeratzen duten kirola praktikatuz eta aurtengo txapelketa ofizialetarako entrenatuz.

Oraingoz, fakultate ezberdinetako ikasleek osaturiko boleibol taldearen entrenamenduak jarri ditugu martxan, baina emakumezkoen saskibaloi taldea osatzen ere saiatzen gabiltza.

Hauek dira ikasturte honetan eskaini ditugun kirol taldeak:

  • Boleibola (mistoa): Astelehenetan 20:00-21:15 Aretxabaleta kiroldegian.
  • Saskibaloia (neskak): Astelehenetan 19:00-20:00 Aretxabaleta kiroldegian.
  • Emakumezkoen areto futbola: konfirmatu gabe.
  • Eskubaloia (mistoa): konfirmatu gabe.

Oraindik garaiz zaude talde hauetara batzeko!!