Hildakoen eguna

Atzealdea

Hildakoen eguna

OSPAKIZUNA

Hildakoen eguna

Mexikarren eskutik hildakoen eguna ospatzeko aukera izan dugu Biterin

2019·11·04

$titulo.getData()


Azaroak 1 Mexikon oso egun garrantzitsua da: “día de muertos” edo hildakoen eguna ospatzen da. Biterin 25 mexikar daudela aprobetxatuz, egun honen nondik norakoak ezagutzeko aukera izan genuen Ikastetxe Nagusian, baina azaroaren 1ean izan beharrean urriaren 30ean. Egun berezi honen esanahia eta garrantzia azaldu zuten mexikarrek, eta guztion laguntzaz ofrenda bat egin genuen, eta gure etxea apaindu gure hildakoak gogoratzeko. Honez gain, gauean kandelak piztu eta abesti mexikar zein euskaldunak abesten egon ginen.