Ingeniaritza fakultateko instalazioen bisita birtuala eskuragarri duzu zure etxetik bisita gaitzazun

Atzera

Ingeniaritza fakultateko instalazioen bisita birtuala eskuragarri duzu zure etxetik bisita gaitzazun

BISITA BIRTUALA

Ingeniaritza fakultateko instalazioen bisita birtuala eskuragarri duzu zure etxetik bisita gaitzazun

Ibili zaitez pasilloetan zehar, sar zaitez ikasgeletara, ezagutu laborategiak, bisitatu ikasteko guneak edota aisialdirako espazioak. Bisitatu ezazu unibertsitatea zure mugikor edo ordenagailutik!

2021·03·22

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza fakultateak unibertsitateko instalazioak ezagutzeko bisita birtuala jarri du etorkizuneko ikasleen eskura. Bisita interaktiboak aukera ematen du campusa aukeratzeko (Arrasateko campusa, Orona Ideo campusa, Bilbao AS Fabrik campusa edo Goierriko campusa) eta bertako instalakuntzak goitik behera zeharkatzeko.

Sar zaitez bisita birtualera eta ezagutu ikasgelak, praktikak egiteko erabiltzen diren tailerrak, seihilekoko proiektu praktikoak aurrera eramateko erabiltzen diren espazio multifuntzionalak, sar zaitez ikasleek lana eta ikasketak uztartzen dituztenean erabiltzen dituzten ikerketa laborategietara, deskubritu aisialdirako guneak…

Murgil zaitez unibertsitate praktiko eta berritzaile batean, enpresetako beharretatik gertu dagoen unibertsitate batean hain zuzen. Ezagutu gaitzazu orain zure mugikor edo gailutik eta irailetik aurrera, barrutik bizitu ahal izango dugu esperientzia. Zure zain egongo gara.

 

SARTU BISITA BIRTUALERA