Bilbao Basketek, Mondragon Unibertsitateak eta WATS Teamek akordio bat sinatu dute profesionalizazioa eta enplegagarritasuna sustatzeko kirolean

Atzealdea

Bilbao Basketek, Mondragon Unibertsitateak eta WATS Teamek akordio bat sinatu dute profesionalizazioa eta enplegagarritasuna sustatzeko kirolean

Akordioa

Bilbao Basketek, Mondragon Unibertsitateak eta WATS Teamek akordio bat sinatu dute profesionalizazioa eta enplegagarritasuna sustatzeko kirolean

Bilbao Basketek, bere Fundazioaren bidez, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta WATS Teamek (erreferentziazko erakundea kirol-prestakuntza profesionalean eta kirol-arloko indarkeriaren prebentzioan) akordio bat sinatu dute kirol-arloko prestakuntza, profesionalizazioa eta enplegagarritasuna sustatzeko, bi unibertsitate-programaren bitartez: Kirol Enpresako Berrikuntza eta Kudeaketarako Masterra eta Kirol Berrikuntzan Graduondoa.

2021·04·22

$titulo.getData()


Hitzarmena Bilbao Arenan sinatu da, eta bertan parte hartu dute Isabel Iturbe Bilbao Basketeko presidenteak, Aitor Lizartza Mondragon Unibertsitateko eta MTA - Mondragon Team Academy-ko koordinatzaile akademikoak, eta Antonio Pipaón WATS Teameko fundatzaileetako batek.

Hiru alderdien artean garatutako ekimen hau kirol-arloko prestakuntza areagotu beharretik abiatu da, bi unibertsitate-programa horien bitartez. Programa horietan, klubeko adituek parte hartuko dute hainbat arlotan, hala nola enpresa-kudeaketan, marketin- eta komunikazio-estrategietan edo klubaren nazioartekotze-ereduan. Gainera, hitzarmenak beka-programa bat du klubeko kirolarientzat eta beren lan-jarduera bertan garatzen duten pertsonentzat, baita praktiketako programa bat ere, bi programetako parte-hartzaileentzat.

Lankidetza hori lehen abiapuntua da, hiru aldeen artean helburu hauek lortze aldera lan egiten jarraitzeko: kirolaren balioak sustatzeko, kirol-sektorearen profesionalizazioan eta prestakuntzan sakontzeko, kirol-indarkeriaren aurka kontzientziatzeko, eta enpresa-, unibertsitate- eta kirol-esparruan etorkizunean baterako ekintzak garatzeko.

Kirol-arloko unibertsitate-prestakuntza aitzindaria Euskadin

Kirol Berrikuntzako Graduondoa 27 eta 50 urte bitarteko profesionalei dago bideratuta, kirol-sektorean kokatuta dauden beren enpresetan berrikuntzak egin nahi dituztenei edo kirol-arloko enpresa-proiektu bat abian jarri eta garatzeko prest daudenei. Prestakuntzaren eta laguntzaren bitartez, programa honi esker, profesionalak gai dira aurrera egiteko kirol-sektorean. Programak bi edizio izan ditu, eta horietan 35 pertsonak parte hartu dute guztira; programaren laugarren edizioa irailean abiaraziko da. www.wats.team/wats-expert-online/

Bestalde, Kirol Enpresako Berrikuntza eta Kudeaketarako Masterra kirola gogoko duten eta duela gutxi graduatu diren 22 eta 27 urte bitarteko gazteei dago bideratuta, kirol-sektorean lan egiteko gaitu eta kirol-arloko beren enpresa-proiektua modu praktikoan osatu nahi dutenei. Gaur egun, programaren lehen edizioa garatzen ari da, eta dagoeneko irekita dago bigarren eta hirugarren edizioetan izena emateko prozesua (ekainean eta urrian, hurrenez hurren). www.wats.team/wats-master/