Berriup-eko 10 proiektu finalisten artean 2 startup Mondragon Team Academy-koak izan dira

Atzealdea

Berriup-eko 10 proiektu finalisten artean 2 startup Mondragon Team Academy-koak izan dira

SARIAK

Berriup-eko 10 proiektu finalisten artean 2 startup Mondragon Team Academy-koak izan dira

Ostiralean, otsailak 17, Tabakaleran (Donostia), elkartu zen Berriup| batzordea

2017·02·22

$titulo.getData()


Otsailaren 17an, ostirala, Tabakaleran(Donosti) Berriup-eko Aukeraketa komitea ospatu zen. 10 proiektu finalista aurkeztu ziren, lenengo txanda batetan 87 startup aurkeztu zirelarik (ikusi notiziaren link-a).

Ekintzaileek beraien proiektuak aurkeztu zituzten, horrela mentoreek erabaki dezaten zeintzuk parte hartuko duten Berriup azelerazio programaren laugarren edizioan. Mentoreez gain, Berriup-ek ekosistema ekintzailearekin lotura duten beste pertsona batzuk gonbidatu zituen eta talde ekintzaileek beren startup-ak 80 pertsonen aurrean aurkeztu zituzten.

10 proiektuetatik 2 startup Mondragon Team Academy-koak ziren (Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultateko LEINN graduko ekintzaileak):

1) Lehenik Jorge Maylin eta Iñaki Aranburu igo ziren taula gainera, beren Virtualia World proiektua aurkezteko, bidaiak eta errealitate birtualaren inguruko proiektua.  Virtualia World errealitate birtualean bidaien inguruko plataforma bat da. Jorge eta Iñaki 2016an graduatu ziren LEINNen LEMON ekipoarekin (LEINN 4th Generation), Bidasoako laborategian. Proiektuaren inguruko informazio gehiago link.

2) Gero, Uxue Irigoyen eta Alaia Amubietak Aldazank proiektua aurkeztu zuten, berdintasuna bultzatzeko plataforma bat. Uxue eta Alaiak beren ikasketa prozesua Oñatiko laborategian bizi izan dute Ohana ekipoaren barne (LEINN 5th Generation, laugarren urteko ekipoa gaur egun). Link-a aurkezpenari.

Atzo beren startup proiektuak aurkeztu zituzten gure ekintzaile taldeek aurrera pauso garrantzitsu bat eman dute Mondragon Team Academy-ren komunitatean honako arrazoi hauegatik:

• Bi ekipoak disziplinarteko perfilez osaturik daude, hau da, leinnerretaz gain ekintzaileak diren beste perfilak osatzen dituzte ekipo hauek, perfil osagarriak (teknologikoak, garatzaileak, langile sozialak, etabar...).

• Negozio berritzaileak garatzeko gaitasuna eta ideia bat aurreragoko estadio batetara bultzatzeko gaitasunak erakusten digu gure leinnerren konpetentzien garapena ona izaten ari dela eta gure leinnerrak gure ekosistema ekintzailean paper garrantzitsu bat jokatzen ari direla. 

Egun polita eta ilusioz beterikoa izan zen. Ez dakigu proiektuak aurrera egingo duten ala ez Berriup-en, baina ekipoak beren aurpegirik onena agertu zuten aurrera egiteko. Talde ekintzaileak animatu beren ametsak egi bihurtzeko eta negozio modeloak diseinatzea gure ingurunea eta erakundeak aldatzeko. Zorionak denoi. Aurrera beti aurrera!