Fakultatearen hezkuntza eredu berriaren prozesua azaltzen duen liburua argitaratu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzera

Fakultatearen hezkuntza eredu berriaren prozesua azaltzen duen liburua argitaratu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

ARGITALPENA

Fakultatearen hezkuntza eredu berriaren prozesua azaltzen duen liburua argitaratu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Ainara Imaz eta Nagore Ipiña Fakultateko ikertzaileek bildu dituzte hezkuntza eredu berritzailearen gakoak eta eraldaketa prozesuaren nondik norakoak.

2020·12·18

$titulo.getData()


Gaur, abenduak 18, Berrikuntza prozesu baten mapa berria: eraldaketaren eredua. Etorkizuneko irakasleen formazioan eragiten liburua aurkeztu du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Eskoriatzako campusean egindako aurkezpenean, parte hartu dute edizio lanak egin duten Ainara Imaz eta Nagore Ipiña Fakultateko irakasle eta ikertzaileek eta Helena Azkarragaurizar ilustratzaileak. 

Liburuaren helburu nagusia da Fakultateak bizi izandako hezkuntza eraldaketarako esperientzia kolektiboaren berri ematea; hala, gaur aurkeztutako lanak biltzen ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak abian jarritako hezkuntza eredu berriaren gakoak eta, prozesu eraldatzaile horrek izan dituen oinarri nagusiak.

 

Ainara Imaz eta Nagore Ipiñak editatutako lanak azaltzen du nolakoak izan behar duen etorkizuneko irakaslearen profilak, nolakoa hezkuntza eredu berriak eta egiteko modu berriak. Izan ere, editoreen ustetan, Haur Hezkunta eta Lehen Hezkuntzako hezitzaileen prestaketan, eta beraien profil pertsonal zein profesionalaren garapenean, beharrezkoak dira sakoneko aldaketak. Hori guztia egin dute Fakultatean bertan praktikan jarritako hezkuntza eredu berriltzailea azalduz.

 

Xede garbia du liburuan jasotako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bultzatutako hezkuntza eredu berritzaile horrek: eskaintzea formazio integrala eta kalitatezkoa, hobetzea etorkizuneko belaunaldiaren prestakuntza eta prestatzea pertsonak aurre egingo dietenak XXI. mendeko hezkuntzaren erronkei.