Mondragon Unibertsitateko 3 ikasle Zabalki txapelketan

Atzera

Mondragon Unibertsitateko 3 ikasle Zabalki txapelketan

Zabalki txapelketa

Mondragon Unibertsitateko 3 ikasle Zabalki txapelketan

Atzo, Pau-n (Frantzian) izan ginen Mondragon Unibertsitateko 3 ikaslerekin, Zabalki euskal pilota txapelketa internazionalean parte hartzen. Eskuz banakako txapela irabazi genuen.

2018·03·09

$titulo.getData()


Atzo, Martxoak 8, Zabalki Euskal Pilotako txapelketa internazionala ospatu zen Pau-n (Frantzian). Goizeko 10:00etan  Pau-ko pilotalekuan harrera egin ziguten bertaratu ginen ikasle eta arduradun guztiei. Mondragon Unibertsitateko ikasleekin batera, EHU, U. Publica de Navarra (upna), U. Bordeaux, U. de Zaragoza, U. de la Rioja, U. de Valencia eta  U. Pau,-ko ikasleak izan ziren  egun osoan zehar  pilotako modalitate ezberdinetan jokatzen.

Mondragon Unibertsitateko hiru ordezkari egon ziren bertan:

  • Josu Egia eta Joseba Garate (Frontenis binaka)
  • Mikel Egiburu (esku pilota 4 1/2-an)

Emaitzei dagokienez, Mikelek esku pilotako 4 1/2-ko txapelketa irabazi zuen, eta gutxi balitz, txapelketako plaza gizon ere izendatu zuten. Frontenisean, aurkari onak izan zituzten eta emaitza onenak ez izan arren, pozik eta errepikatzeko gogoekin bukatu zuten txapelketa. Pilota internazionalarekin jokatzen zuten lehenengo aldia izanik, oso ondo moldatu ziren.

Argazki bilduma

Mila esker parte hartzaileei eta hurrengo urterarte!