BerrAldatzen proiektuaren emaitzen aurkezpena IdeiEnean
BerrAldatzen proiektuaren emaitzen aurkezpena IdeiEnean
BerrAldatzen proiektuaren emaitzen aurkezpena IdeiEnean
Ikerketa proiektuak testuinguru konplexuetan hobekuntzarekin lotutako faktoreak aztertu ditu. Emaitzen aurkezpena urriaren 29an egingo da, Aretxabaletako campuseko IdeiEnea aretoan.
Urriaren 29an BerrAldatzen proiektuaren emaitzak aurkeztuko dituzte Aretxabaletako campusean. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak gidatutako ikerketa-proiektua izan da.
Egindako lanaren helburu nagusia ingurune konplexuetan eskolen hezkuntza-errendimenduan eragina daukaten faktoreak identifikatzea eta ezaugarritzea izan da.
Emaitzen aurkezpena, IdeiEnean
Ikerketa-proiektuak Eusko Jaurlaritzaren finantzazioa jaso du, eta orain emaitzak aurkeztuko dituzte Aretxabaletako campuseko IdeiEnea aretoan egingo den jardunaldian. Horrez gain, Sheila Gonzalez Motos (Universitat de Barcelona) ikertzaileak hitzaldia eskainiko du. Jardunaldia, hala ere, ez da proiektuaren amaiera. Ikerketa-prozesuaren une bat da, parte hartu duten eragileekin batera emaitzen inguruko hausnarketa egiteko eta jakintza elkarrekin eraikitzen jarraitzeko.
Jardunaldia egingo da, 09:30etik 13:30ra, Aretxabaletako campuseko IdeiEnea aretoan.
Egitaraua
9:30 - 10:00 Irekiera instituzionala
10:00 - 11:00 Hitzaldia: Sheila González Motos (Universitat de Barcelona)
11:00 - 11:30 BerrAldatzen proiektuaren emaitzen aurkezpena
11:30 - 12:00 Atsedenaldia
12:00 - 12:45 Dinamika
12:45 - 13:20 Dinamikaren integrazioa
13:20 - 13:30 Itxiera
