BerrAldatzen proiektuaren emaitzak aurkeztu dira IdeiEnean

Atzealdea

BerrAldatzen proiektuaren emaitzak aurkeztu dira IdeiEnean

Jardunaldia

BerrAldatzen proiektuaren emaitzak aurkeztu dira IdeiEnean

Ikerketa proiektuak testuinguru konplexuetan hobekuntzarekin lotutako faktoreak aztertu ditu.

2026·10·29

$titulo.getData()


Gaur, Aretxabaletako IdeiEnea aretoan, BerrAldatzen proiektuaren emaitzak aurkeztu dira. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak gidatutako ikerketa da, eta bere helburua izan da ingurune konplexuetan eskolen hezkuntza-errendimenduan eragina daukaten faktoreak identifikatzea eta ezaugarritzea. 

Hitza hartzen lehena Aitor Uriondo Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ikaskuntza eta Berrikuntzako zuzendaria izan da. Uriondok azpimarratu du, “lidergoa, komunitatea eta ebaluazio-kultura zutabe nagusiak direla” ikastetxeak hobera egiteko bidean. Horrez gain, Hezkuntza Sailetik azken garaian egindako eraldaketak aipatu ditu.

Horren ondoren, Nagore Ipiña Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakutalteko dekanoak ikerketaren garrantzia azpimarratu du. Ipiñaren hitzetan, “ikerketa egiteak ez du zentzurik komunitatearekin elkarbanatzen ez bada”. Izan ere, egindako lana Fakultateak kalitatezko hezkuntza sustatze aldera fakultateak duen konpromisoarekin lotu du eta eskerrak eman dizkie ikastetxeei eta Jaurlaritzari ikerketa egiteko baldintzak emateagatik.

Ikuspegien aniztasuna eta emaitzen aurkezpena

Ikerketaren emaitzak aurkeztu baino lehen, Sheila Gónzalez Motos Universitat de Barcelonako doktoreak bere begirada txertatu du. Hezkuntza baldintzetan eragina dituen faktoreak aztertu eta azaldu ditu González Motosek eta, baldintza horien aurrean, hezkuntza-sistemen hobekuntza nola hobetu planteatu du.

Azkenik, Paula Alvarez eta Ane Zubizarreta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Zientzietako Fakultateko ikertzaileek egindako ikerketaren lehen emaitzak aurkeztu dituzte. Ondorio nagusien artean aipatu da ikastetxea osatzen duen komunitatea eta lidergoa gako-elementuak dira hezkuntzan aniztasunaren aldeko politiken arrakastarako.

Jardunaldiari bukaera eman baino lehen, bertaratutakoek dinamika batean parte hartu dute goizean zehar aurkeztutako edukiak lantzeko asmoarekin. 

Argazki galeria

BerrAldatzen jardunaldia 2026

Unibertsitatea baino gehiago gara