Be[di]girada ikerketa-proiektua abian

Atzealdea

Be[di]girada ikerketa-proiektua abian

Ikerketa

Be[di]girada ikerketa-proiektua abian

Ikerketak aztertu nahi du Humanismo digitalaren oinarri filosofiko eta soziologikoei nola egin lekua hezkuntza alorrean.

2022·09·30

$titulo.getData()


Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko KoLaborategiko ikertzaile taldeak Be[di]girada izeneko ikerketa proiektua jarri du abian. Ikerketaren helburua da aztertzea zein toki izan dezakeen hezkuntzan Humanismo Digitalaren oinarri filosofiko eta soziologikoak.

 

Lanaren azken xedea da lanketa filosofikorako material didaktikoa osatzea, eta zehazki, Bigarren Hezkuntzako material didaktiko osagarria sortzea, betiere, lanketa filosofiko hori eman dadin, Humanismo Digitalak proposatzen dituen erronken inguruko kontzientzia pizteko eta horiek beraien jardueretan bustidura izateko.

 

Be[di]girada ikerketak, beste batzuren artean, Humanismo Digitalak planteatzen dituen dilemak eraman nahi ditu Batxilergora. Horretarako, Euskal Wikipediako sarreren bitartez hainbat baliabide digital eta ikuspegi kritikoa sustatzeko material didaktiko sortuko dira, curriculumean txertatzeko eta gelako lanketarako bidea erraztuz. 

 

Material horien sorrerarako, hainbat informazio-iturri baliatu nahi dira; tartean, irakasleen ahotsa. Hori jasotzeko, KoLaborategiko ikertzaileek galdetegi bat sortu dute Batxilergoko irakasleei beren ikuspegia parteka dezaten.

Proiektu hau kokatzen da UEUk 2021ko Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa deialdiaren testuinguruan.