BDIH Konexio: Unibertsitatearen ekipamendu zientifiko teknologikoa euskal enpresen esku

Atzera

BDIH Konexio: Unibertsitatearen ekipamendu zientifiko teknologikoa euskal enpresen esku

EKIPAMENDU

BDIH Konexio: Unibertsitatearen ekipamendu zientifiko teknologikoa euskal enpresen esku

Eusko Jaurlaritzak sustatu du martxan jartzea BDIH Konexio laguntzak, ekimen bat euskal enpresen eskura jartzeko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea osatzen duten partaideen ekipamendu zientifiko teknologikoa.

2020·10·01

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitatea Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko partaide da eta berriki SPRI Taldeak sustatu du martxan jartzea Basque Digital Innovaction Hub (BDIH), ekimen bat xede duena euskal enpresen esku jartzea (ETE eta enpresa handiak) Zientzia,Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kideen ekipamendu teknologiko modernoak. Testuinguru honetan Eusko Jaurlaritzak BDIH Konexio laguntzak jaulki ditu, programa bat errazteko euskal enpresei sarbidea punta puntako ekipamendu teknologikora, horrela aurre egin ahal diezaieten ekoizpen digitalaren erronkei eta euren lehiakortasunean ekarpena egin.

4.0 Industriak eta ETE nahiz enpresa handien digitalizazioak behar ditu ekoizpen jarduera trinkoagoak ezagutzan eta balio handiagokoak; horregatik, BDIH sareak eskaintzen ditu ezagutza eta zerbitzu zehatzak enpresei ondorengo alorretan: fabrikazio aditiboa, robotika malgua eta kolaboratiboa, makina inteligente eta konektatuak, zibersegurtasuna, data driven solutions eta material aurreratuak.

BDIH sarea osatuta dago 20 erakunde baino gehiagoz eta azken belaunaldiko 100 aktibo teknologiko baino gehiago ordezkatzen ditu, azpiegitura hauek erraztuko diote euskal industria ehunari Industria 4.0ren trena hartzea.

Mondragon Unibertsitateak enpresen esku uzten dituen ekipamendu teknologiko eta zerbitzuak

Fabrikazio aditiboa:

Zerbitzuak bi eremu ditu ardatz:

  • 1. Konpositeen inprimatzea zuntz jarraituaz. MarkTwo inprimagailua da ahalbidetzen duena zuntz jarraituko konpositeekin lan egitea (karbonozkoak, beira, kevlarra…) zurruntasun (40 GPa) eta erresistentzia handiz (700 MPa). Inprimatze bolumena 320 mm x 132 mm x 154 mm da. Egiturazko optimizazioa simulazioak egitea elementu finitu bidez, baita optimizazio topologiko estrategia baliatzea, osagai perfektuak dira produktu berri aurreratuen garapenerako.
  • 2. Prototipo moldeen ekoizpena (infusioa, RTM) eta tresnak konpositeentzat. Eskura daude inprimatze bolumen ertain/handiko bi makina; plastiko estrusioko inprimagailu bat (JCR 1000, Sicnova) 1000 mm x 600 mm x 600 mm inprimatze bolumenarekin eta beste bat SLA (LC Magna, Photocentric), honen inprimatze bolumena delarik 510 mm x 280 mm x 350 mm.

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Jonekin: (jaurrekoetxea@mondragon.edu)

Robotika malgu eta kolaboratiboa:

  • Zelula robotiko multi-postu malgua 3D inspekzio dimentsional eta azalekorako edo bien arteko konbinazioa piza bolumetriko bai mate bai distiratsuetarako. Inspekzio robotiko malguko zelula honek aukera eskaintzen du neurketa dimentsionalak edo azaleko inspekzioak egiteko, edo bien arteko konbinazioa pieza bolumetriko bai mate bai distiratsuen gainean. Piezaren gutxi gorabeherako bolumena da 50 mm x 50mm x 100mm. Teknologiaren arabera iris liteke 50 mm x 50 mm x 200 mm. Pertsona makina interfacea du (PMI) eta horrek errazten du inspekzio errekerimenduen programazioa ETEei ahalbidetzen die 3D eta 2D faktibilitate ikerketak edukitzea denbora epe motzean. Erabilitako teknologia egokia da ekoizpen lerroetan baliatzeko.

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Lukarekin: (leciolaza@mondragon.edu)

Makina inteligente eta konektatuak:

Artezketa digitala: Eskaintzen ditugu prozesu monitorizazio bidezko errendimendu analisi eta harri optimoa hautatzeko zerbitzuak. Era berean, prozesu leihoak definitzen ditugu piezaren gainazalaren integritatea bermatuko dutenak. Eskaintzen ditugu etengabeko prestakuntzako ikastaroak ere prozesu urratzaileen arloan. Enpresen eskura jartzen dugu gure ondorengo ekipamendua:

  • Artezteko makina tangentziala SN 50/100
  • Harri urratzaile onenaren hautapenerako METODES softwarea
  • Prozesua monitorizatzeko sentsoreak: potentzia, indarra, bibrazioa, posizioa, termografia, laserra, gainazalaren zimurtasuna etab.
  • ENACek akreditatutako gainazal akatsen neurtze laborategia: mikroskopia, makroskopia, perfilometria…

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Raulekin: (rfernandez@mondragon.edu)

Material aurreratuak:

Eskaintzen ditugu zerbitzuak materialak diseinatzeko eta garatzeko, fabrikazio prozesuak, estaldura eta gainazal soluzioak, lotura aurreratuak eta materialak eta prozesuak ekonomia zirkularrean. Gure ekipamendu teknologikoa enpresen eskura jartzen dugu:

  • Freting unitatea: kontatu nekea
  • Mekanizatu zelula integratua
  • 400 tonako prentsa serbomekanikoa
  • Huts eta krisol hotz labea aeronautikarako superaleazioen fusiorako

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Ainararekin: (agaray@mondragon.edu)