HOST BATZARRA: JANGELAKO ETA ZERBITZUKO JOERAK ETA BERRIKUNTZA

Atzealdea

HOST BATZARRA: JANGELAKO ETA ZERBITZUKO JOERAK ETA BERRIKUNTZA

BCC HOST 2018

HOST BATZARRA: JANGELAKO ETA ZERBITZUKO JOERAK ETA BERRIKUNTZA

Maiatzaren 7an eta 8an egingo da Basque Culinary Centerren HOST batzarra: Jangelako eta zerbitzuko joerak eta berrikuntza.

2018·03·26

$titulo.getData()


Eraldaketa digitalak, belaunaldi-aldaketak, kontsumitzeko era berriak edo talentua kudeatzeak eta hari eusteak eragina dute gastronomian, baita jatetxeetan ere, eta honelako galderak sortzen dituzte: Zeren araberakoa da gaur egun jatetxe baten arrakasta? Ba al dugu loturarik gure bezeroekin, eta ba al dakigu haien beharren berri? Nola moldatu gaitezke sektoreko aldaketetara? Basque Culinary Centerren HOST «Jangelako eta zerbitzuko joerak eta berrikuntza» IV. Batzarra maiatzaren 7 eta 8an egingo da, «Garai berriak jangelarentzat» lelopean. Jangeletako joera berriak eta praktika onenak aztertuko dituzte jangela eta beste diziplina batzuetako profesionalek, jangelaren etorkizuna norantz joan behar den hausnartzeko eta gaur egun indartzen ari diren negozio-eredu berriak ulertzeko.

 

Irakurri gehiago