BBF Fintech-ek berrikuntza irekiaren programaren lehen edizioa kaleratu du, Laboral Kutxa, Kutxabank eta 7 startup disruptiboekin batera finantza-sektorean

Atzealdea

BBF Fintech-ek berrikuntza irekiaren programaren lehen edizioa kaleratu du, Laboral Kutxa, Kutxabank eta 7 startup disruptiboekin batera finantza-sektorean

Berrikuntza Irekia

BBF Fintech-ek berrikuntza irekiaren programaren lehen edizioa kaleratu du, Laboral Kutxa, Kutxabank eta 7 startup disruptiboekin batera finantza-sektorean

Berrikuntza irekia: enpresen berritzeko gaitasunak bultzatzea, haien lankidetza-maila areagotuz

2020·10·15

$titulo.getData()


Mundua aldatzen ari da, aurrekaririk gabeko mailan. Azken hilabete hauetan, Covid-19ko krisiak izugarrizko eragina izan du gure gizartean, eta, beste behin ere, enpresen berritzeko gaitasuna biziraupen-kontua bihurtu da, betiere aurrerapen teknologikoek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatuz. Berrikuntza da, ziurrenik, negozioen garapen jasangarrian eragin handiena duen erabakietako bat.
 
Testuinguru horretan, BBF Fintech-ek (Mondragon Unibertsitatearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren ekimena, finantza-sektorean ekintzailetza eta berrikuntza disruptiboa sortzea helburu duena) bere berrikuntza-programa irekiaren lehen edizioa abiarazi du. Horren bidez, oso ideia sinple bat defendatzen du: berritzeko modu parte-hartzaileagoa eta deszentralizatuagoa baloratzea, eta kanpoko kolaboratzaileei irekitzea, irtenbide funtzionalak elkarrekin sortzeko.
 
"Berrikuntza irekiaren eredua hartzeak ez du esan nahi zure enpresaren barruan mugak izatea, baizik eta talentu eta ideia disruptiboetarako sarbide zabalagoa izatea. Kanpora begiratzeak ematen dizu balioa, zure ohiko ingurunetik urrunago. "- Maitane Martín Crego, BBFko Fintech berrikuntza irekiko programaren arduraduna eta Team Coach-a Mondragon Team Academyn.
 
Gaur egun, finantza-erakundeek eta bankuek hainbat erronkari egin behar diete aurre bezeroekiko harremanari dagokionez: banku-aplikazio intuitiboagoak proposatzea, erabiltzailearen esperientzia hobetzea, finantza-produktuen erosketa arintzea, aseguru bat modu errazagoan kontratatzea, bezeroarekiko arreta optimizatzea, etab.
 
Hori guztia, alde batera utzi gabe gardentasunaren eta bikaintasunaren bankuen leloa, zeinak behartzen baititu segurtasunaren, sinesgarritasunaren eta fidagarritasunaren estandarrak mantentzera, eboluzionatzen duten bitartean eta bezeroen eraldaketa digitalera eta kontsumo-ohitura berrietara egokitzen diren bitartean.
 
Berrikuntza irekiaren programaren bidez, Laboral Kutxak eta Kutxabankek bankuaren balio diferentziala argitara atera nahi dute, eta bezeroentzako irtenbide eragingarriak definitu. Hori guztia, erabiltzaile gisa dituzten esperientziak parteka ditzaketen lehen mailako ekintzaileekin eta startupekin elkarrizketa zintzoa izatea baloratuz, eta Big data, Konputazio Kuantikoa, Adimen Artifiziala, Kriptomoneda, Zibersegurtasuna, mugikorrekin egindako ordainketak eta finantzekin eta teknologiarekin lotutako beste arlo batzuetako ezagutzak emanez.
 
"Ziurgabetasun handiko ingurune honetan, oso interesgarria iruditzen zaigu BBF Fintech programan parte hartzea, gure bezeroei balio diferentziala emango dieten beste aukera berritzaile batzuk gauzatzeko" – Xele Olaizola, Kutxabankeko Behatoki Digitaleko arduraduna.
 
Programa Mondragon Team Academyren metodologian oinarritzen da, hau da, elkarrekin praktikatik eta hipotesiak testatu eta baliozkotzetik ikasten duten ekintzaileen taldeak sortzean. Hautaketa prozesu zorrotz baten ondoren, elkarrekin sortzeko 6 moduluetan parte hartuko duten startup-ak honako hauek dira:
 
Innkubo
Fazil
Tak Pay
 
"Gure kudeaketa-eremu zabaleko arlo espezifikoetan oso espezializatuta dauden fintech eta startup delakoekin lankidetzan aritzeak aukera emango digu gure bezeroei zerbitzurik onena emateko eta haien itxaropenak betetzeko, etorkizunerako aukera handiak irekiz" - Mirari Tejero, Laboral Kutxako Enpresen Negozioaren Garapena.
 
Programa 2021eko urtarrilean amaitzean, talde-lanaren ondoriozko proposamenen aurkezpena egingo da. Parte hartzen duten banketxeetako ordezkariek eta BBF Fintech-eko berrikuntza-komunitateko kideek osatutako epaimahai batek aukeratuko du kontzeptu proba gisa garatuko den ideiarik potentzialena, Laboral Kutxa, Kutxabank eta Dominion Digital Banking & Insurance-ekin batera (BBF Fintech-en partner teknologikoa).
 
Informazio gehiago…
 
BBF Fintech
 
BBF Fintech Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Mondragon Unibertsitatearen ekimena da, eta finantza-sektorean ekintzailetza eta berrikuntza disruptiboa sortzea du helburu.
 
BBF Fintechek finantzetan aitzindaria den espiritu ekintzaileari berrekin dio, Bilbo fintech arloan erreferentziazko polo bihurtzeko, eta finantza-sektorera bideratutako teknologia berriei lotutako startup-en talentu ekintzailea bankuekin eta erakunde korporatiboekin konektatu du, negozio-eredu berriak gidatzeko.