Mondragon Goi Eskola Politeknikoak otsailaren 11n egingo du Batzar Nagusia

Atzealdea

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak otsailaren 11n egingo du Batzar Nagusia

BATZAR NAGUSIA

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak otsailaren 11n egingo du Batzar Nagusia

Pandemia dela eta, modu telematikoan egingo da.

2021·01·20

$titulo.getData()


Mondragon Goi Eskola Politeknikoak 2021eko otsailaren 11n egingo du Batzar Nagusia, eta pandemia dela eta, modu telematikoan egingo da. Batzarraren lehen deialdia 16:30ean izango da, eta bigarrena 17:00etan, honako gai-zerrenda honekin:

  1. 2020-02-13ko Ohiko Batzar Nagusiaren aktaren onarpenari buruzko txostena eta Batzar Nagusi honetako akta onartzeko bazkideak izendatzea.
  2. 2019-2020 ekitaldiko diru kontuen eta gestio-txostenaren azterketa eta onarpena balegokio.
  3. 2020-2021etik 2023-2024ra bitarteko Plan Estrategikoa.
  4. 2020-2021 Kudeaketa Plana.
  5. Arautegi ekonomikoari buruzko estatutuetako xedapenak.
  6. Estatutu Sozialak aldatzeko proposamena.
  7. Kontseilu Errektoreko kideak berritzea.
  8. Mondragon Unibertsitateko informazioa.
  9. Galderak eta eskaerak.

Oharrak:

  • Covid-19ren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko ezohiko premiazko neurriei buruzko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 40. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta 34/2020 Errege Lege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, Batzar Nagusia modu hibridoan, ahal dela modu telematikoan egitea erabaki du Kontseilu Errektoreak.
  • Bazkideek kooperatibaren egoitzan dute eskuragarri gai-zerrendako puntuei buruzko dokumentazioa.
  • Deialdiarekin batera akordioen proposamena bidali zaie bazkideei.
  • Estatutu Sozialetan 31 Bat bis, 32 eta 37 artikuluetan aldaketa proposamenak eta aldaketen txosten arrazoitua bazkideei bidali zaie.

Bertaratzea nahiago duen bazkideak 2021-01-28 baino lehen jakinarazi ahal izango du helbide elektroniko honetan: eerana@mondragon.edu.

Aurrez aurreko bilera helbide sozialean egingo da: Loramendi kalea 4, 20500 Arrasate, Iturripe campusa, 6212 gela.