Baskoniaren denboraldiko abonua lortzeko aukera
Baskoniaren denboraldiko abonua lortzeko aukera
Baskoniaren denboraldiko abonua lortzeko aukera
0:00-24:00
Eskuratu Baskoniaren denboraldiko abonua beherapenarekin

Ikasturte honetan ere, Kirol Zerbitzutik Baskoniarekin dugun hitzarmenari esker, Baskoniaren denboraldiko abonua 194€ko prezio berezian lortzeko aukera ematen dizugu.
Aurtengoan, abonuak III. eraztunean (sektorea ez digute konfirmatu baina ez dira fondoetan izango) izango dira eta ligako txapelketa erregularra (playoff-etako lehen kanporaketa barne) zein Euroligako fase erregularra sartzen dira. Hortik aurrerako fase guztiak bestelako abonatu guztiei bezala kobratuko lirateke.
Abonoa egin ahal izateko, pertsona guztiak gure plataforman izena emanda egon behar dute eta eskaerak banaka edota taldean (gehienez hirukoteka) egin daitezke. Momentu honetan 50 abonu ditugu eta eskaera gehiago egonez gero, zozketa egingo dugu.
Interesatuta bazaude, jarri harremanetan Kirol Zerbitzuarekin irailaren 25a baino lehen!
Ez galdu aukera!!
OHARRA: etxeko lehen partidua irailaren 24an izango da. Ordurako abonuak kudeatu gabe badaude ere, partidua ikusteko sarrerak banatuko dira.
