Dagoeneko badugu datorren ikasturteko kirol jertsearen diseinua

Atzealdea

Dagoeneko badugu datorren ikasturteko kirol jertsearen diseinua

Jertse diseinu lehiaketa

Dagoeneko badugu datorren ikasturteko kirol jertsearen diseinua

Diseinu lehiaketa honetan, 52 ikaslek hartu dute parte

2026·03·30

$titulo.getData()


Dagoeneko, badugu 2026-27 ikasturteko jertse diseinu irabazlea!
 
Kirol Zerbitzutik, MGEPeko diseinu departamentuaren laguntzaz, ikasturtero bezala, kirol jertsearen diseinu lehiaketa antolatu da. Azken ikasturteetan, lehiaketa udaberrira aurreratu dugu, diseinuko ikasleek ikasgai hori beren klase orduetan lantzen dutela aprobetxatuz eta lehiaketa hau, beraientzako ariketa gisa proposatuz.
 

Ikasleek aurkeztutako 52 diseinuak aztertu ondoren, MGEPeko diseinu saileko irakasleek eta Kirol Zerbitzuko kideek lehiaketa ebatzi dute. Hiru finalista egon dira (ikus diseinuak) baina diseinu irabazlea Irati Arruti Larrañagak aurkeztutako diseinua izan da

Hauek izan direlarik diseinuko departamentutik jaso ditugun azalpenak:
 
Diseinuak modu oso koherentean eta eraginkorrean erantzuten dio planteatutako helburuari. Guztiz lerrokatuta dago kirol-zerbitzuak aurten landu nahi zuen balioarekin (joko garbia) eta unibertsitate-testuinguruarekin. Kontzeptu mailan, proposamena sendoa da: mezua berehala ulertzen da eta irudiak balio sinboliko esanguratsua gehitzen dio diseinuari. Elementu grafikoek —batez ere eskuaren irudiak eta haren barruan kokatutako kirol-eszenek— elkartasuna, babesa eta mugimendua iradokitzen dituzte, narratiba bisual koherente bat sortuz.
 
Bestalde, diseinu grafikoaren oinarriak ondo aplikatzen dira. Konposizioa orekatua da, hierarkia bisuala argia da, eta erabilitako baliabide formalen arteko harremana zaindua eta koherentea da. Azkenik, proposamena teknikoki bideragarria da: diseinua ondo egokitzen da sudadera baten formatura, tamaina, kokapena eta inprimaketa kontuan hartuta.
 
Ondorioz, proposamen honek maila altua erakusten du bai kontzeptu aldetik bai exekuzioan, eta horregatik hautatu dugu irabazle gisa.
 
Zorionak Irati eta eskerrik asko denoi zuen parte-hartzeagatik!